18 JUL 2012

Bonberenea Sutan 2012


Bonberenea Sutan gerturatzen ari da! Webgune berri honetan, informazioa, argazkiak eta bestelakoak aurkituko dituzue. Gainera, hemen izango dituzue sarrerak erosteko argibideak. Webgunea bixitatzeko hemen klikatu edo bestela Bonberenea Sutaneko beheko estekan klikatu, Bonbereneako Estekak arloan.

Bonberenea Sutan badator! 2 urtez behin egiten den ekitaldi honi jarraipena emango zaio hirugarren aldiz, eta talde berri eta indartsuak izango ditugu Bonbereneako futbol zelaiean. Bost taldez osatuko da Bonberenea Sutan, larunbata soilik, Glaukoma, gazte Tolosarrak, G.A.S. Drummers, Jerez de la Fronterako rock taldea, Gose, hemen jada aski ezagunak direnak, Matxura, beraien Industry Rock doinuak zabalduko digutenak eta azkenik eta kartelaren edo jaialdiaren buru diren Berri Txarrak izango ditugu.

Sarreren salmenta internet bidez izango da Abuztuaren lehenengotik aurrera helbide honetan: sarrerak@bonberenea.com