Fiachras eta Ladislao


Non: Bonberenea

Kokapena: Tolosa, EH

Data: Nov 21 / Nov 22

Iraupena: 10:30 pm - 01:00 am


Fiachras taldea Bonberenean izango da. Fiachras taldea Lazcano-tik dator eta Haritz Artola eta Aitor Aldanondo, (BRIGADA CRIMINAL-en aritutakoak), Jon Zangitu-rekin bat eta Joseba Garcia Andoaingoa (TXINASKI-n ibilitakoa) osatzen dute taldea, beraiek musika genero punk-rock-a erabiltzen dute beraien kantuetan eta Bonberenean izango dira beraien azken diska “Amnesia eta Argia” aurkeztuz, ez dago ahaztu beharrik 2010-ean “Hiltzera goaz” izeneko diska aurkeztu zutela Bonberenea Ekintzak eta estudioan egindako lanarekin bat. Bestetik, Bonberenean Ladislao ere izango da Fiachras-en ondoren. Ladislao Lazkao-tik dator eta Xabier Lekuona,Josu Errasti,Joseba Artza eta Iker Artza dira taldeko musikariak. Musikari hauek, ez dira berriak musika munduan lehenago Brigada Criminal, Captain Nemo, los Rockinson, Fist Fuking, Señor No eta Eskoriatza bezelako taldeetan egondako musikoak dira. Ladislao Bonberenean izango da beraien azken diska aurkeztuz “Pantailak”, Bonberenea Ekintzekin bat Bonberenean grabatutako diska da eta hamaika kantuaz osatuta dago.
Sarrera 8€