Kalean da dagoeneko Glaukoma talde Gipuzkoarraren bigarren lana, “Vol.2” izena daramana eta 2013ko abuztua eta iraila bitartean grabatua izan dena. “Vol.1” izeneko estreineko lana kaleratu zutenetik urte eta erdi igaro denean, bueltan da Tolosako Bonberenea egoitza gisa duen boskotea. Oraingoan ere 7 abestiz osaturiko diskoa prestatu dute, aurretiaz finkatutako ildoa jarraituz baina eboluzio nabarmenarekin. Pedal hotsek eta distorsio, deelay eta abarreko efektuek euren tokia bereganatu dute, soinu garatuago bat, pertsonalago bat eta indartsuago bat lortzearren, Drum&Bass eta antzekoei protagonismoa emanez. Bestalde, ez da faltako rap abestirik, ez eta reggae arloko estilo ezberdinen ukiturik (dancehall eta raggamuffina, batez ere), baina guztiak aipatutako garapenaren barnean.
Glaukomaz gain, aipagarriak dira beste izen batzuk, nola edo hala disko honetan parte hartu duten kolaboratzaileena, alegia. Horien artean da Bartzelonako Lágrimas de Sangre rap taldea, “Lejos del silencio” abestian parte hartzen duena. Ezin ahaztu ezta ere Jon Altuna “Teklax”, hainbat abestitan teklatuak grabatu dituen pertsona. Eta osagai guzti hauek sukaldatzen aditu bat, Euskal herriko musikagintzan izen eta izanaz ezaguna: Karlos Osinaga. Nola ez, Bonberenea Ekintzak zigilupean eta bere osotasunean Tolosako gaztetxean sortutako diskoa. Gozatu.
Harremanetarako:
Julen: 647 024 034
www.glaukomaband.com
Glaukomaband@gmail.com