Petti Bonberenean Zuzenean


Hil berria zen aitari eskainitako “Awañak” diska grabatu eta 10 urte igaro ostean, 2018ko urriaren 20an, zuzeneko disko berria grabatu zuen Pettik Tolosako Bonberenean.

Berriro erraietatik, berriro zirraragarri. Hainbat kanta eder sortu ditu Pettik, eta beste zenbait bere egin ditu. Egiati eta indartsu, askoren gogoan iltzatuta geratuko den diska eskeintzeko.

Oholtza gainean eskeinitako kantuen artean, ale kuttuneak aukeratu eta14 kantuko diska osatu du. Diskaren nahasketa eta masterizazioa Berako Mik estudioan gauzatu da Maikelen eskutik eta 2018ko Abenduaren 3an kaleratuko da Bonberenea Ekintzak plataformaren eskutik.

Tracklist:

1-PERIKA (Petti)
2-ZERU INFERNU (B. Goietxe/Petti)
3- DIRDIRA HORI   (B. Goietxe/Petti)
4-PSHIKOBURMUIN (Petti)
5-OASIA (Petti)
6- XORIERI MINTZO ZEN (Mixel Labegerie/Petti)
7-ERRAMURIK GABEKO GAUAK (H. Cano/Petti)
8-EZ BARKATZEN (B. Goietxe/Petti)
9-AZKEN AETZAREN BALADA (E.Barberena/Petti)
10-NI NAIZ (E.Barberena/Petti)
11-LAGUN MINAREN BLUESA (Petti)
12-GAIZKIEGINAK (Petti)
13-SOLASALDIA   (Petti)
14-RANROBERRAN   (Manolo Urbieta)

Harremanetarako:

697 76 34 90
petti.musika@gmail.com
www.petti.eus