Bonberenea Txaranga – Izurritearen gorabeherak


Izurritearen gorabeherak. Hauxe dugu Bonberenea Txarangaren lan berriaren izena. Pandemiaren ondorio (positibo) zuzena da honakoa. Konfinamenduak eragindako  hausnarketak txaranga bere sustraietatik tiratzera eraman du nor den eta nondik datorren jakin nahian. Eta horra hor emaitza, 8 kantuz osaturiko lana, euskal talde nahiz talde internazional esanguratsuenen kantuen moldaketez osatua. Negu Gorriak, Sorotan Bele, Sex Pistols, Nirvana,… orotariko estiloak prestatu dituzte kideek Bonbereneako sukaldean Karlos Osinaga chef-aren gidaritzapean. Honekin batera, Gorka Otamendi, Zigor Sagarna eta Ander Agirrezabalaren laguntza ukaezinak taldearen moldaketen eta ahotsen presentziari indarra gehitu diete, sukaldatutako menuari azken ukitu berezia emateko. Txertorik eraginkorrena, beraz, badakigu non dagoen.

Albo-ondorioak: gehiegi disfrutatuz gero, gehiagoren beharra sentituko duzu. Patxadaz entzun eta gozatu, hori da gomendioa.

 

TrackList
1-  Izurritean
2- Rahim Irratia
3- Gazte izpiritu usaina
4- Ama barkatu
5- Jainkoak salba dezala erregina
6- Ez! Posible da
7- Ekaitza soroetan
8- Marikruzen korridoa

Bideoklipa:



Harremanetarako:

info@bonberenea.com
Mikel: 634 448 316