Bi bala – Arazo Modernoak


Bi urteko isiltasunaren ondoren, bueltan da Bi Bala eta gizartea lozorrotik esnatuko duten balak. Aurrez argitaratutako bi diskoen bidetik jarraitzen duen arren (“Wasabi”, 2014; eta “Gure Eroyak”, 2015) Bi Balaren hirugarren lan hau inoiz baino indartsuago dator soinuz, eta inoiz baino zorrotzago hitzez.

2013an sortuz geroztik, mugak hausten ari da talde gipuzkoarra, eta pasa den urtean Japonian barrena egindako bira da horren adibide.

Bertso-rock estilo deigarriaren erreferente da Bi Bala. Izan ere, bi osagaiak modu berezian elkartzen ditu talde honek. Iñaki Gurrutxaga (gitarra) eta Aitzol Barandiaran (ahotsa) bertsolariez gain, Xabier Etxeberria “Pitxu” (baxua) eta Julen Goikoetxea (bateria) musikariek osatzen dute taldea.

“Arazo modernoak” izeneko disko berri honetan, hitzez beti bezain zorrotz eta umoretsu dator taldea, eta inor gutxi salbatuko da astinaldi on bat jasotzetik.

Bonberenea Ekintzak plataformak ekoiztua, Karlos Osinaga izan da soinuaren nondik-norakoen arduradun (grabaketa eta nahasketa) Tolosako Bonberenea gaztetxeko estudioan, 2017ko irailean eta urrian. Masterizazio lanak Jonan Ordorikak egin ditu Mamia Mastering estudioan.

 

Tracklist:

1- Hiltzea bezalakorik
2- Arazo modernoak
3- Muturrekoei jarriak
4- Euskal Delorean partikularra
5- Esku laztuak
6- Larousse
7- Goierri Valley
8- Urpekariak
9- Atrapados por el sindrome de Peter Pan (II)

Harremanetarako:
bibalataldea@gmail.com