Atila y los Unos – “Zuretzat gurekin… Javi”


ATILA y los UNOS, 25 urte helburuak gaindituz

Hasiera batean, beren musika sortu eta festarako grina garatzen zuen lagun taldea zena, gaur egun, ikusleekin zuzeneko izerdiaz, inprobisazioaz eta gorputzen eta arimen elkartasunaz gozatzen duen lagun taldea izaten jarraizen du.

Mundu zabalean jo dugu urte hauetan guztietan: plazetan, pubetan, tabernetan, gaztetxetan; eta “ia guztiaren” alde edo aurka. Baina, estudio batean grabatzen sartzearena ez zaigu burutik pasa ere egin: argi dago gurea zuzenekoa dela (aspaldi jo genuen ezinezkotzat Atilak, taldeko abeslariak, letraren bat memorizatuko zuela).

Atila_Promo

Guzti hau betikotzeko modurik hoberena zuzeneko kontzertu bat grabatzea zela erabaki genuen, eta zer hobeagorik Bonberenean eta Atilak 60 urte betetzen zituenean egiteko.

Baina…ospakizun bat izateko prestatzen ari zena, omenaldi bat izaten bukatu du, bihotzeko omenaldi bat baina baita jai-giroan ere, Javik nahiko zuen moduan. 17 lagunek Javiren lekua hartu zuten baxua jotzen, eta lagun askok ere lagundu dute kantak kantatuz eta dantzatuz, horiei eskerrak eman, beraiek izan dira eta gu talde izateko arrazoi nagusia.

Emaitza, gure lehen DVD-a, Bonbereneako lagunei esker grabatu zen, eta kontzertua ez ezik, taldearen argazkiak, eta bideo inkunable bat, hurrengo generazioetarako barre eta iseka ugari izateko arrazoi.

Harremanetarako:
www.bonberenea.com
info@bonberenea.com
Jesus Prados: 629 667 338