Arima – Metamorphosis


Nire behar emozionalak eta sentimentalak modu ezberdin batean azaleratzeko helburuarekin sortu nuen “Arima” proiektua 2018. urtean.
Melodia sentimental eta etereoek, kitarra distortsionatuekin nahastuz bidaia pertsonal eta berezi batera gonbidatzen zaituzte. “Arimaren” kontzertu bat, txirrista shoegaze baten modukoa da; berezia, pertsonala eta sentimentala.
Hurrengo hilabeteetan 4 abestiz osatutako, “Metamorphosis” EP-a aurkeztuko dugu Euskal Herritik zehar. Diskoa Karlos Osinaga, “Txap”-ekin grabatu dugu Bonberenea ekintzetako estudioetan. Proiektu berrian, Josu González (baxua) eta Gontzal Bilbao (bateria) arituko dira.
Paule Bilbao (kitarra eta ahotsa).

Side A:
– Kale grisak
– Mugak

Side B:
-Non zaude?
-Beso(ak)

Harremanetarako:
paulebilbao@gmail.com
Paule: 638 860 632