Anestesia – Terapia


Kaixo!

Anestesia taldeak disko berria argitaratuko du azaroaren 24an, Bonberenea Ekintzak plataformaren eskutik. Terapia izena du. Taldearen bosgarren disko luzea da.

Anestesia indarberriturik dator. Bere bidetik aldendu gabe, doinu sendoa osatu du, mardula; zuzena, gordina eta apaindurarik gabekoa.

Anestesia

Diskaren grabaketan Ibon (ahotsa), Beloki (bateria) eta Mikel Kazalisek (gitarra, baxua eta ahotsak) hartu dute parte, Mikel Kazalis soinu ingeniariarekin, Zarautzko fidelenea estudioan.

Dani, Anestesiako lehenengo baxu-jolea, taldera itzuli da eta jadanik prest daude han eta hemen kontzertuak eskeintzeko.

Taldea 1988an sortu zen. Bi maketa, eta Toki berean EPa 1991 urtean kaleratu ostean, bost disko osatu dituzte jadanik: Gorrotoaren ahotsa (1993), Erantzun (1995), Gu (1997), Ultra-komunikatzen (2000) eta Terapia (2006).

 

 

Harremanetarako:
656751399 – Mikel
656732006 – Sebas

www.bonberenea.com
http://www.myspace.com/anestesia88