Ama Say – Ero bomb


Meatzaldekoak gara, auzo jendea.
Meatzaldekoak gara, non meatzeen jabeek herri oso bat eraitsi zuten lurpean zegoen burnia ateratzeko.
Meatzaldekoak, galtzen ikasi zuten etorkinen seme-alabak.
Meatzaldea, mukiaz blaituriko klinexa. Sistema gaixo honek sortutako mukiaz beteriko klinexa.
Meatzaldea, lehen borrokalaria eta gaur etsita.
Meatzaldekoak…non maitatzen ere ikasi dugun.
Honengatik guztiagatik,
Artea politikarekin duen erlazioaren jakitun izan gara beti.
Artea engaiatua izan behar da, bizia eta erraietan sortua.
BONBERENEAri esker lortu dugu berriro ekitea. Eta egin dugu gure asmo eta indar onenarekin, beraien 25. Urtebetetzea ospatzeko.
ERO BOMB kolektiboaren ospakizuna da.
ERO BOMB kontrolik gabeko bomba bat da kaskarkeria eta etsipenaren aurrean sormena eta ekintzarekin erantzuteko. BOMBERO egiten duen eran.
ERO BOMB BONBERENEAren ekintza eta produktua da.
Emozioz beteriko diskoa landu dugu zuentzat, plazerrez eta lagunen laguntzaz egindakoa. Horien artean “Txap” izan dugu soinu ekoizpenean eta baita oholtza gainean, Gorka, Mikel, Topo eta Gontzalekin batera. Diskoan Pauleren (Arima) laguntza izan dugu pare bat abestietan, eta “I6”-k komiki antologikoa sortu du.
Zer gehio eska daiteke?
Goza ezazue!

Tracklist:
Side A
1- Matria
2- Egunero
3- Noise-an behin

Side B
4- Ero bomb
5- Izarrak zenbatzen

Harremanetarako
ama16say@gmail.com