25th coming fire – Bitterness


Gogorragoak aurkituko dituzu, baita melodikogoak edota perfekzionistagoak, seguru baietz…baina…zaila izango da 25th coming fire taldeak hau konbinatuz egiten duena, eta honi erraztasuna eta frexkura gehitu behar zaio gainera.

Talde hau donostiatik dator eta ez dute denborarik galdu hardcorearen erabiltzaile eta fanatiko izandako urte hauetan. Baliteke hardcore azkar eta zaharraren diska hobenetariko baten aurrean gaudela, Karlos Osinaga “TXAP”en esku grabatua BONBERENEA estudioetan.

25th_Promo

Taldean esperientzia eta jakinduria eskaintzen duten jendea dago, hardcorearen mundu honetan aintzindari ere izandakoak ditugu maila estatalean, eta ezin dugu ahaztu BUENAWIXTAn izandako jendea ere badagoela.

BITTERNESS vinilo+kd formatuan salduko da BONBERENEA EKINTZAKek editatua. Vinilo formatua edozein bildumagile edota hardcorearen jarraitzailerentzat merezitakoa da.

 

Harremanetarako:
www.myspace.com/25thcomingfire