28 DEC 2011

Tolosa Kantari (DVD)


Tolosa Kantari, duela hiru urte eta erdi martxan jarritako ekimen bat da, hilabetero gure herriko kaleak kantuz apaintzen dituena. Euskaraz eta irekia, edonor batu bait daiteke hilabete bakoitzeko azken larunbatean burutzen den topaketa honetara.

Honen harira, Bonberenea Ekintzak zigiluak kaleratu berri duen proiektua: Tolosa Kantari DVDa. Bertan, aipatutako hileroko hitzordu bat nolakoa den ikusteko eta gozatzeko aukera eskaintzen duten 12 kantu eta erreportai bat aurkitu daitezke. Kantuak, 2011ko azaroaren 26an izan ziren grabatuak Tolosako Kaleetan zehar.

Bonberenea gaztetxearen parte hartzearekin, DVD honek azkenaldian Tolosan eta Tolosatik kanpo ikusmira eta miresmena sortarazten dituen ekitaldi herrikoi eta ireki baten nondik norakoak jasotzen ditu. Lagunekin, familiarekin edo bakarrik gozatu ahal izateko. Hori bai, ez hutsik egin hileroko hitzordura!