Aupa! Idatzi honekin, Rodeotarrok, zuzenekoei dagokienez, geldialdi mugagabe bat hartzeko erabakia hartu dugula esan nahi dugu. Ia 12 urtez gelditu gabe, 320 kontzertutik gora jotzeak sorturiko nekeak, gure jarduna lokaleko goxotasunera mugatzera eraman gaitu.
Ez dakigu noiz, nola eta zerrekin itzuliko garen etorkizunean baina dakiguna da, oso eskertuta gaudela bide honetan, edozein eratan, gurekin egon zareten guztioi.
Ezin ahaztu gure teknikari Manu, Ibon, Eguzki eta Olazti, musikari bezela gurekin izan diren Manu(musikari ere), Telle, Enaitz eta Xabat eta beste hainbat lanetan Oier, Xoaxu, Ezti, Hugo… eskerrik beroenak!
Eskerrak baita ere gu horren ondo zaindu gaituzuen areto, gaztetxe, elkarte autogestionatu, … zuek gabe bidaia hau ezinezkoa izango zen eta segi lanean horrelaxe!
Amaitzeko, nahiz eta ezinezkoa izan, bira eder bat egingo dugu, zuei entzule nahiz ikusleoi, eman diguzuen guztia bueltatzen saiatzeko. Beraz, kontzertu hauetakoren batean elkar ikustea espero dugu!
Norbaitek galdetuz gero non nagoen… esan banatorrela!


Bonberenea - Irratia