05 APR 2016

Humus-en diska berria maiatzak 28an!


Humus izeneko hirukote tolosarrak beraien 6.diskoa kaleratzeko puntuan daude! Gure etxean ekoiztutako lan honek “Adorez” izena du eta 4 abesti berri izango ditu. EP/CD gisara burutua dago. Bilduma honen prezioa 8€koa izango da eta erreferentzia hau du: Bonb-072 – 10″ EP/CD.

Diska berri honek Glaukomako abeslaria den Juantxo Arakamaren kolaborazioa ere badu.

Lortu ezazu zurea ahal den azkarren!