23 DEC 2016

Bonberenea Irratiaren 2016ko Irrati Maratoia!


Bonberenea Irratiak maratoi bat gehiago egingo du hurrengo astean. Entzun ezazu beste urtebetez abenduaren 27an, asteartean, arratsaldeko 16.00etatik aurrera!

Azken urtean egin zen bezala, hainbat eta hainbat gaiei buruz hitzegingo da eta tartean, etxeak aurten ekoiztu duen uzta entzuteko eta ezagutzeko aukera paregabea izango da! Bestalde, etxearen 19.urteurrena ospatzeko, zozketa eder bat prestatu dugu, irabazleak, 2016 urteko uztako erreferentzia bakoitzaren ale bat irabaziko du. Parte hartzeko, etxera deitu behar duzue, 943652881 zenbakira edo twitter bidez, #bonbereneazozketa hashtag-a erabili!

Parte hartu ezazu eta entzun gaitzazu!