09 DEC 2014

Anestesia “Zirkulutik Espiralea” diska berria laister kalean


Anestesia taldea itzuli da. Berriz ere bueltan da Euskal Herriko eszenan hain esanguratsua bilakatu den taldea.

25 urteko ibilbidearen ostean eta azkeneko estudio lanetik 9 urte igaro behar dutenean, 13 abesti berri prestatu ditu laukote Zarauztarrak. Aurkezpen gutxi behar ditu azken honekin 9 estudioko lan kaleratu dituen talde mitikoak. 2 maketa (”Anestecia cerebral” eta “Moralidad”), iraupen ertaineko bat (“Toki berean”) eta bost LP/CD: “Gorrotoaren ahotsa” 1993an, “Erantzun” 1995ean, “Gu” 1997an, “Ultrakomunikatzen” 2000. urtean eta Bonberenea Ekintzakekin kaleratutako aurreneko lana, “Terapia”, 2006ean.