13 DEC 2014

14. Skate Txapelketa Bonberenean + Ollie Flip Fest


2014a izan zen 14. Skate Txapelketa jaso zuen urtea. Bertan, tolosaldeko skate kulturan barne barnean dauden skaterrak izan genituen eta txapelketa polit eta estu bat ikusi ondoren Natxo Aguadok eman zuen etxera lehen saria.

Lehen saria: Natxo Aguado

Bigarren saria: Julen Mercader

Hirugarren saria: Asier Pagola

Gainera, egun guztian zehar Hernani, Donosti eta Oreretako jendea izan genuen Bonbereneako paretak pintatzen eta txukuntzen graffiti ikusgarriekin.

Gauean, Ollie Flip Fest izan genuen, raparen eta reggaearen erritmoak uztartuz Monsieur LeCrepek, Mc Birchek, Little Martinek, Little Lionek, Gorka Suaiak…

Eskerrik asko gerturatu zineten guztiei eta parte hartu zenuten guztiei!!!