Irunen sortu ginen 84ko martxoan.
85ean atera genuen lehen demoa, “Anti-Régimen”. 86an, bigarrena atera genuen, “Askatasunerantz oinez”. 1990ean, Basati Diskak zigiluak “Aún recuerdo” LPa argitaratu zuen. 2024an, bira bat egin genuen taldearen 40 urteak ospatzeko eta, bira horretatik, Potencial HC zigiluak “Zuzenean Mosku 2024/8/16” LPa argitaratu zuen.
Birako lehen kontzertua Bonberenean izan zen. Bertan, Karlos Osinaga “Txap”-ekin bi kanta berri grabatzeko asmoa sortu zen. Emaitza 7″ko single hau da, Bonberenea Ekintzak-ek 2025/11/25ean argitaratutakoa: “Nortasun lapurtua”. A aldean “Nortasun lapurtua” kanta dago, euskaraz abestua, eta B aldean “Esclavo digital”. Guztia “Toni no”-ren diseinuarekin, demoen azalak gogoratuz.
Taldea gara: Miguelon – baxua eta ahotsa, Rafa – gitarra eta ahotsa, Aitor – gitarra eta koruak, Txemari – bateria
Hurrengo kontzertuak:
Abenduak 27 ZAragoza
Otsailak 7 Bonberenea Tolosa
Harremanetarako:
info@bonberenea.com