Online denda

Glaukoma – Vol.1

Ref. Bonb-38/CD/LP. Categories: , . Tags: , , , .

Descripción del producto

Tolosan eratu eta garatzen ari den taldearen izena da Glaukoma. Jatorria Gipuzkoako herri ezberdinetan duten bost gazte elkartu eta euren kezka musikalak elkarbanatzearen produktua. Tolosa, Donostia eta Irun. Bateria, baxua, bi gitarra eta ahotsa, betiko rock formatu klasikoa, baina ez gara ari rock talde batez. Glaukoma Jamaikatik ekarritako doinu eta erritmoen inguruan dabil bueltaka, “azal zuridun beltzak” direlako, eurak dioten bezala. “Erregina da reggaea eta erregea da rap-a”. Rap-reggae bezala definitu dezakegu.

glaukoma

Ia bi urtebetez hainbat eszenatoki ezberdinetatik pasa eta gero eta Sputnik 11 izena duen bilduman bi abestirekin parte hartu eta gero, 7 abestiz osatutako lan hau dute aurrenekoa. Bonberenea Ekintzak zigilupean argitaratua, Bonberenean izan da grabatua, nahastua eta masterizatua Karlos Osinagaren gidaritzapean, 2012ko martxoan. CD/LP formatuan aurkeztua, reggae musika eta rap-a dituzte gidaritzat, nahiz eta estilo honen bizilagun batzuk ere bisitatzen dituzten. Roots, dancehall eta rap giroa “raggamuffin style”-aren barnean. Inglesez, euskeraz eta erderaz.

 

 

 

Harremanetarako:
www.glaukomaband.com
Glaukomaband@gmail.com
Julen: 647 024 034

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies