Napoka Band

Napoka Band

Oraingo honetan Napoka Iria formatu berrian ikusi ahal izango duzue, Napoka Band. Formatu berri honetan, Willis Drummond eta Andrakan taldeko musikariak ere bertan izango dira. Zuzeneko data berriak hauek dira: Apirilak 28, larunbata, Matadeixe (Azkoitia) + Jupiter Jon, Apirilak 30, astelehena, Doka (Donostia) + Layo Raser, Maiatzak 18, ostirala, Elorrixoko Gaztetxea + Kokein eta Maiatzak 24, osteguna, Arrasateko Gaztetxea.  
Split Bilduma (Zinc, Mostros, Estricalla, Humilitate) salgai!

Split Bilduma (Zinc, Mostros, Estricalla, Humilitate) salgai!

Hardcore gogorrak bilduma berri bat du Bonberenea Ekintzakek aurkeztua. Split bilduma 4 talderen kantuak biltzen ditu. Zinc, Mostros, Estricalla eta Humilitateren kanta banak osatzen du bilduma gogor eta berezi hau, komikiz hornitua eta diseinu berezia eta izugarriz osatua. KKLRD split EP+CD+Comic!
2012ko UZTA

2012ko UZTA

Hemen dituzue Bonberenea Ekintzak-ek 2012an argitaratu dituen diskak. Aurten musika estilo ezberdinak aurkituko dituzue zuen gozamenerako.
Glaukoma diska berria laister kalean

Glaukoma diska berria laister kalean

BONBERENEA EKINTZAK aurkezten du: “Glaukoma”diska berria kaleratuko du Maiatzaren 18ean. Urte eta erdian kontzertu ugari eman eta gero, beraien lehen diska argitaratuko dute, 7 kantuz osatua,  KD/LP formatuan.
Eraso! diska berria kalean

Eraso! diska berria kalean

Argilunetan bizi dira. Ahanzturaren mugan, urteen joan etorrian eta etenik gabeko garapen jasangarrian. Denbora ez da besterik gabe igaro, eman du berea, eta iritsi da aldarrikapena. Zarauzko ERASO! taldeak ezkutalekutik ateratzea erabaki du, bestelako aurpegiarekin, zimurrik gabeko amorruarekin. Sekula galdu ez dutena. Berehala aitortuko dute aldaketak badirela, ibilbidean disko diferente bat dela osatu dutena. Ahots kordak baretu dira, baina indarra ez dute galdu. Riff akordeak pausatu dira, baina inoizko biribiltasuna...
Anai Arrebaken bideoklip berria

Anai Arrebaken bideoklip berria

BONBERENEA EKINTZAK aurkezten du: ANAI ARREBAKen bideoklip berria, “Maite zaitut, ez!                
Tolosa Kantari (DVD)

Tolosa Kantari (DVD)

Tolosa Kantari, duela hiru urte eta erdi martxan jarritako ekimen bat da, hilabetero gure herriko kaleak kantuz apaintzen dituena. Euskaraz eta irekia, edonor batu bait daiteke hilabete bakoitzeko azken larunbatean burutzen den topaketa honetara. Honen harira, Bonberenea Ekintzak zigiluak kaleratu berri duen proiektua: Tolosa Kantari DVDa. Bertan, aipatutako hileroko hitzordu bat nolakoa den ikusteko eta gozatzeko aukera eskaintzen duten 12 kantu eta erreportai bat aurkitu daitezke. Kantuak, 2011ko azaroaren 26an...
Zea Mays

Zea Mays

Segi eta segi! Gelditu gabe ari da Zea Mays taldea, herriko plaza, kontzertu, emanaldi…ematen, eta leku hauek betetzen gainera. Denbora gehiagoz Era diskaz, eta beraien kanta famatuetaz gozatzeko aukera izango dugu beraien data berriekin.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots & Bonberenea Txaranga

Pirritx, Porrotx eta Marimotots & Bonberenea Txaranga

Jo eta Jo ari dira Bonberenea Txarangako gazteak, Pirritx Porrotx eta Marimototsekin batera herriz herri emanaldiz emanaldi umeen gozagarri izateko helburuarekin!
Atxeki zaitez!!

Atxeki zaitez!!

Bonbereneako sua piztua mantendu dezagun. Azaroan prentsa bidez jakin zen moduan, San Esteban auzoko proiektuak aurrerapauso garrantzitsua eman du Tolosako udaletxeak proiektu hau onartu eta gero. Auzo horretan Bonberenea kokatzen da, eta espazio autogestionatu honen eraiketa ere planteatzen da. Bonbereneak 10 urte baino gehiagotan kudeatu duten pertsona ezberdinek ez dute inoiz subentziorik jaso, inondik ere.
Napoka iria

Napoka iria

Napoka Iria taldea azken hilabeteetan jotzen gelditu gabe ibili ondoren, lasaitasun denbora tarte bat hartu dute.
MATXURA

MATXURA

Matxurak hasi du bere ibilbidea! Hainbat kontzertu eman dituzte beraien Industry Rock doinuak eskainiz eta emanaldi gogorrak emanez. Orain data berriekin datoz.

Bonbereneak aurkezten du...

2012/05/18

Glaukoma presentando nuevo disco + Stepi SelektahGlaukoma diska berria aurkezten + Stepi Selektah

Glaukoma diska berria aurkezten + Stepi Selektah

22:30 - 02:00

Glaukoma talde tolosarrak estreinekoz egongo da gau honetan. Stepi Selektahrekin batera beraien lehen lana argitaratuko dute, Bonberenea Ekintzekin batera. Diskak taldearen izen bera du eta denak gogo handiz gaude tolosar hauen doinu berriak diska berri batean entzutea.

2012/05/25

Eraso!Eraso!

Eraso!

22:30 - 02:00

Kontzertu eta diskak grabatzeari utzi eta denborara hemen dago berriz Eraso! taldea egurra emateko asmoz. Beraien diska berria "Ez Gara Inoiz Hilko" izenekoa aurkeztuko dute egun honetan Bonberenean.  

2012/05/26

GoseGose

Gose

22:30 - 02:00

Gose talde Arrasatearra izango dugu Bonberenean. Hainbat eta hainbat kontzertu emanda euskal herritik, eta estatu batuetatik ere bira bat egin eta gero Bonbereneara itzuliko dira.