Online denda

View cart “Anger “Hirugarren Azala”” has been added to your cart.

Lobo electrico – ¿Has visto al lobo electrico? (Berrargitalpena LP/CD)

15,00 

Ref. Bonb-006 LP/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

El grupo Lobo Electrico de Tolosa (Guipuzcoa), presento su nuevo disco (su primer trabajo de larga duración) “¿Has visto al Lobo Eléctrico?” en octubre del 2005 en el centro Koldo Mitxelena de Donostia (Guipuzcoa). El sello Bonberenea Ekintzak ha publicado dicho disco.

Tolosako (Gipuzkoa) Lobo Electrico taldeak ‘¿Has visto al Lobo Electrico?’ disko berria (bere lehen iraupen luzeko lana) aurkeztuko du Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, urriaren 21ean (osteguna), goizeko 11:00etan. Bonberenea Ekintzak zigiluak argitaratu du aipatu diskoa.

Lobo Electrico taldea 1999. urteko udazkenean sortu zen, jendaurrean jotzeko eta kantuak egiteko asmoz. Garai hartan, taldeko kideak ziren Jorge Perrolobo (baxua), Shanti Magma (ahotsa) —Ruido de Rabia taldean aritzen ziren biak ala biak—, Iker Conde Electrico (gitarra) —Perros Deshidratados grind taldean jotzen zuen orduan—, eta Iñaki (bateria). Taldeak 2000ko abenduan egin zuen bere lehen jendaurreko emanaldia, Bonberenean (Tolosa).
2001ko udaberrian, Lander Capitan Sarraceno hasi zen bateria jotzen,
Iñakiren ordez, eta taldea finkatu egin zen. Taldeak berrogeita hamar bat emanaldi, esperma beltzeko gauak, egin ditu; Euskal Herrian, batez ere, eta baita Aragoian, Errioxan eta Madrilen ere.

Lobo_Promo

2002an, Lobo Electricok kantu bat grabatu zuen, ‘Oztopo guztien gainetik Bonberenea’ CD bilduman parte hartzeko.
2004ko urtarrilean, Lobo Electricok bere lehen diskoa grabatu zuen, Beleza Malandra zigiluarekin: binilo urdinezko single bat, bi kantuz osatua. Bilboko Chocablock estudioetan egin zituzten grabazio saioak, Mikel Biffs-en laguntza teknikoarekin.
Taldeak egiten duen musika erotic rock’n’rolla da. The
Stooges, AC/DC eta Glam Rockaren doinuetatik hurbil dagoena, adituen hitzetan.
‘¿Has visto al Lobo Electrico?’ disko berria, Bonberenea Ekintzak zigiluak argitaratu duena, Bonbereneako bertako estudioetan grabatu zuen Lobo Electricok, 2004ko udan. Carlos ‘Txap’ Osinaga aritu zen teknikari lanetan, eta Nuevo Catecismo Catolico taldeko Arturo Ibáñez gitarra joleak ere parte hartu du grabazioan, bere guitar killer energia eskainiz.
Lobo Electricok Euskal Herriaen egingo ditu emanaldiak ‘¿Has visto al Lobo Electrico?’ disko berriko kantuekin, eta azaroan biran izango dira Japonian zehar.

 

Harremanetarako:
676 967 831 – Shanti Magma

 

Información Adicional

Peso 0.236 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies