Online denda

Izaera – Hamar programa gaiztokian

6,00 

Ref. Bonb-007/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Izaera Irun eta Hondarribia arteko talde gazte bat da, zeinek maketa argitaratu eta hiru urte beranduago, 70 kontzertu baino gehiagotan parte hartu eta kitarrajolea aldatu eta gero “10 Programa Gaiztokian” izeneko lehen iraupen luzeko diska aurkeztu du azaroaren 25 ostegunean Donostiako Koldo Mitxelenan.
Mikel, Aritz eta Sergio-k ez zuten dudarik eduki diskaren grabaketa eta masterizazioa Karlos Osinaga-ren eskuetan uzteko baina oraingo honetan beraien betiko lokala Tolosako Bonberenea-gatik aldatu zuten.
Izaera taldearen diska Bonberenea Ekintzak-ek argitaratu duen zazpigarren diska da.

Izaera_Promo
Ez da erreza “10 Programa Gaiztokian” diska deskribatzea zein etiketarik ezartzea, baina jakin maketa ezagutzen dutenentzat ahots zakarra zein baxu distorsionatua bertan dirautela, nahiz eta bateriaren erritmoak azkarrago eta dinamikoagoak diren.
Kitarrek zentzu eskizofreniko berbera mantentzen dute baina protagonismo ritmikoa hartu dute doinu agresiboagoen bila.

Honi guztiari gehitu behar zaio talde honen kolaboratzaileek, Karlos Osinaga, Martxel Mariskal, Xabi Strubell, Jabi Lisabö, Gorkita Kashbad eta Inadaptats taldeko Alex-ek
eman dioten kolore distirak.
Kantuen hitzek betiko tema eta azalkeriatik ihes egiten dute bakoitzaren interpretazioa airean utziz. Hauen artean aurki dezakegu Leopoldo Maria Panero poetaren antologia baten bidez sortutako poema-collage bat.
Hau guztiaren emaitza lan gordin, pretensio-gabe eta , zeinetan leku egiten zaion reibindikazio sonoro zein ideologikoaren deklarazio bati.

 

Harremanetarako:
www.izaera.org
699549987 – Aritz

Información Adicional

Peso0.090 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies