Online denda

Deabruak Teilatuetan – 1973

10,00 

Stock-etik kanpo

Ref. Bonb-014/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Iritxi da eguna. Azken asteotan iragarri beazala, Deabruak Teilatuetan taldekoak bueltan ditugu. Urriaren 24ean eguerdiko 11:00etan aurkeztuko dute Donostiako Koldo Mitxelenan lanik berriena, “1973” izenburupean plazaratuko dutena. Tolosako laukote honek 1995ean argitaratu zuen lehen diskoa “Itsumutugor”. Bi urtera iritsi zen bigarren lana, “Zein da zein?”. Ikasketak eta lan kontuak tarteko, taldea alde batera utzi egin behar izan zuten. 1998an izan zen hori. Urte hartan plazaratu zituzten “Deabruak Guarda” , bitxikeritaz osatutako diskoa (zuzeneko kantak, argitaratu gabeak, lehen maketa…).Gero arte esateko modua izan zen. Hiru disko haiek Esan Ozenkirekin plazaratu zituzten.

Deabruak_Promo
Bederatzi urte pasa dira ordutik. Azken hilabeteotan, ordea, gauzak onerako aldatu dira. Berriz elkartzeko baldintzak eman dira eta aukera ahalik eta ondoren aprobetxatzen saiatu dira Aritz Mendieta (kantaria), Iñigo Arruti (baterijolea), Joni Ubeda (baxua eta Imanol Ubeda (gitarra).
Guztira 11 dira idatzi dituzten kantuak, “1973” izenburupean bildu dituztenak. Guztiak azke hilabeteotan eginak. Beraz, elkartzea bere horretan albiste ona bada bada beste nobedaderik: kantu berriekin itzuli direla.
Andoaingo Garate esdudioan grabatu dute Kaki Arkarazoren gidapenean diskoa eta Bonberenea Ekintzak zigiluarekin argitaratua izan da. Aurkezpen kontzertu bakarra egingo dute aurten baina datorren urtean emanaldi gehiago eskaintzeko asmoa azaldu dute deabruek.

 

Harremanetarako:
deabruakteilatuetan@gmail.com

www.deabruakteilatuetan.com

 

 

Información Adicional

Peso 0.087 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies