Online denda

Bonberenea Txaranga 2003-2013 “…Etxean, zuzenean!”

15,00 

Ref. Bonb-045/DVD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Norbaitek urteak betetzen dituenean ospatu egin behar dela esaten da. Bonberenea Txarangaren kasua da hau, izan ere taldeak 10 urte beteko ditu aurten. Lagun taldeak ongien dakien moduan ospatuko du urteurrena, bere jarraitzaileei lan berri bat eskainiz.

Azken hamarkada hau oparoa izan da txarangarentzat, tarte horretan han-hemenka instrumentuak jotzeaz aparte, lan ugari kaleratu baititu. Taldearen grina, momenturo bizitzen dituen sentimenduak kanporatzea da, horregatik urte guzti hauetan bizi izandako momentu hunkigarri zein alaien erakusleiho izan zitekeen lan bat gauzatzea ezinbestekoa zen. Gauzak horrela, lagun koadrila honek kaleetatik at bizipen guzti horiek islatuko zituen saio “fresko” eta “indartsu” bat ematea erabaki zuen kontzertu talde bilakatuz.

txaranga web

Beraz, kontzertu hori jasotzen duen “Bonberenea Txaranga 2003-2013… Etxean, Zuzenean!” izeneko DVDaren aurrean gaude. Saio honetan, “Bonberenea Txaranga” lehen disko alaieko eta “Rocka eta Urrezko Komona” bigarren disko gogorreko kantuez zuzenean gozatzeko aukera izango da, beste kantu esanguratsuez gain. Orotara 17 kantuz osatua dagoen kontzertua Bonberenean eskaini zen, saio horretarako bereziki diseinatutako taularen gainean. Modu honetan, bere osotasunean Bonberenean ekoiztutako diskoa da eskuartean duguna.

Kontzertuaz gain, 10 urteko bizipenak laburbiltzen dituen erreportajea ere badakarki DVD honek. Bertan, txarangako zenbait kideen nahiz taldearekin harreman estua izan duten pertsonen iritziak eta sentipenak uztartzen dira urte hauetan jasotako irudiekin batera.

On egin!

 

Harremanetarako:
info@bonberenea.com
Mattin 620 778 618

 

Información Adicional

Peso0.149 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies