Online denda

Bonberenea 20 urte bizirik

20,00 

Ref. Bonb-085/LIB-010. Categoría: . Tags: , , , , .

Descripción del producto

20 urte ez dira alperrik pasatzen, hori bera irakurri ahalko duzu liburu honen orrialdeetan. Historiaren garrantzia ez dugu inoiz ahaztu behar. Historiak jartzen gaitu egungo tokian eta historiak ematen digu zentzu batean nortasuna. Gure nortasuna gure historia dela aintzat harturik, Bonberenea Ekintzak plataformaren azken lana ildo horretatik doa.

Bidean geldialdi bat egitea beharrezkoa da. Noizean behin, begirada atzerantz bideratu eta gertatu den horri analisi bat egitea, gure osasunaren analisi bat egitearekin parekatu genezake. Hori da, hain zuzen, egin dugun azken lana.

Ez da lehena, izan ere, orain dela hamar urte kokatzen bagara, orduan ere berdina egin genuen. Gure bizipenak eta bizipozak, ahalik eta ondoen, hitz bilakatu, irudi bilakatu eta zabaldu. Haizeak daraman kontua bezala, iristen den toki orotan zabaldu dadin. Gure etxeko lana aireratu, kanpoko inork hura ikusi eta parte izan nahiko baluke bezala, edonork esfortzuaz egin dezakeena zabaldu.

Hermetikotasunaren iluna utzi eta argia nahi dugu. Argia gure etxean eta gure eginkizunetan. Baina, batez ere, argia jaurti egiten dugunaz jakin nahi duen horri, edo egiten dena itzalez zikindu nahi dutenei.

20 urte ez dira alperrik pasatzen eta horixe dago bilduta liburuan. Testigantza mardul honetan, etxean eginiko ekitaldi guztien inguruko informazioa topatuko duzu; kontzertuetatik hasi eta hainbat auzolanetara. Askotan, ikusten ez diren ekintzak, baina gure nortasuna sendotzen lagundu dutenak.

Azken hamarkada biltzeko nahian, bertan topatu ahalko dira 2007 urtetik aurrera egindako ekintzen argazkiak, analisia eta egoeraren narrazioa. Gure etxea, proiektua eta ametsa ezagutzeko aukera paregabe bat hain zuzen ere.

Sentitu zaitez libre gure historia zureganatzeko, irakurtzeko eta konklusio propioak ateratzeko, horixe baita, azken finean, lan honen helburua.

Orrialde hauen amaieran, historia berri bat idazten hasiak gara jada, hurrengo hamarkadan gure tokia preparatzen, gure lana areagotzen. Irakurri ezazu beraz orain arte eginikoa, hori baita, etorkizunaren gakoa!

Bonberenea Bizirik!

Información Adicional

Peso1.299 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies