Online denda

View cart “Bonberenea Txaranga – Rocka ta Urrezko Komona (CD)” has been added to your cart.

Anai arrebak

10,00 

Ref. Bonb-039/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Gizartea galbidean dago. Krisiak jota, diru-sarrera eta ilusio gabe, ordaindu ezin ditugun etxeetan lurperatuta, Internet entretenimendu eta lagun bakar gisa, konektatuta gaudela uste dugu, baina ez gara kalera, garitoetara irteten eta, isolatuta, ez ditugu emozioak azaleratzen. Era berean, metala, rocka, elektronika, punka… dekadentzian daude, ilusio faltan, ez da gauza berririk irteten eta musikari zein musika zaleak noraezean dabiltza.

Hala, rocka, metala eta beste estilo batzuk muturreraino lantzen aspertuta, Pasaia San Juango hainbat musikarik logia endogamiko bat osatu eta beraien oinarria ezkutatu ezinik –gitarreroa eta indartsua- musika dantzagarria egiteari ekin diote. Iaz autoekoiztutako maketa –confetti eta guzti- ospakizun bat izan zen, haize freskoa ekarri zion Euskal Herriko musika eszenari. Eta ondoren egin izan dituzten kontzertu ugariek balio izan dute mozkor, abstemio, politoxikomano, punky, popero, metalero zein modernoak dantzan jarri eta, aspaldiko partez, barrenak askatzeko.

Anai_arrebak

Jousilouli, NaizRoxa, Trigger Travis eta bestelako taldeetan ibilitako bostkoteak disco musika errebindikatu, zuribeltzeko garai hauei kolorea eman, ezintasuna arrakasta bihurtu daitekeela sinistu eta berezkoa duten indarra dantzara bideratzen dute. Lan honetan post-punk, elektronika, soul, rock, funk, funk, pop eta latinoa aurkituko dituzu besteak beste, baita sintetizadore eta makinitak ere. Ia guztiak balio du abestiek energia, melodia borobilak eta erritmoa erdiesteko. Hala, pistarako hit! hauekin, entzulea burua galduta dantzara eramaten dute.

Hala ere, dantzalekuak ertz asko ditu, gauean mozorro guztiak ez dira berdinak eta ahaztu oraingoan Txanogorritxok alde atseginagoa erakusten badu ere, orain arte egindako zuzenekoetan otso bat baino gehiago jan duela.

Dantza ala hil! Familia ala hil! Dantzatu hil arte!!

 

 

 

Harremanetarako:
info@promomusika.com
www.promomusika.com
Promomusika: 653 737 700

Información Adicional

Peso 0.047 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies