19 ENE 2016

Comunicado


Honen bitartez, Bonbereneak publiko egin nahi du Ezpala gaztetxearen aferaren inguruan duen postura:

Lehenik eta behin, argi eta garbi gaitzesten ditugu Tolosako Gazte Asanbladaren ekintzen aurka Tolosako Udalak zein indar polizialek hartutako neurriak. Neurri hauen barnean kokatzen ditugu urtarrilaren 13ko desalojoa zein urtarrilaren 16ko Ertzaintzaren indarkeriaren erabilpen neurrigabea eta injustifikatua kolektibo honek “Limousin” etxean burututako okupazio eta eserialdi baketsua desegiteko asmoz.

Era berean, irmoki defendatzen dugu gure herrian hutsik dauden eraikinen erabilpena. Zentzu honetan, ez gatoz bat Tolosako Udalak urtarrilaren 18an publiko egindako adierazpenekin. Okupazioa izan zen gure kolektiboarentzat espazio bat lortzeko bidea eta legitimoa dela uste dugu. Egia da eurena defendatzeko T.G.A.-k burututako zenbait ekintza kritikagarriak iruditzen zaizkigula eta ez gatozela bat hauekin, baina hauen aurka hartutako errepresio neurriak onartzeinak iruditzen zaizkigu.

Honetaz gain, adierazi beharrean gaude autogestioak espazio adina forma izan ditzakeela eta bide hau jorratzeko hainbat eta hainbat eredu existitzen direla (eta beste hainbat asmatu daitezkeela). T.G.A.-k adierazi izan du gure eredua ez den beste bat garatu nahi duela eta guk ez dugu honetarako duten eskubidea zalantzan jarri nahi. Hala ere, herri honetan existitzen diren alternatiben onarpena eskatzea egokitzen zaigu. Ildo honetatik jarraiki, bat egiten dugu Otsabiko Gazteak kolektiboak urtarrilaren 15ean Ataria-n publikatutako testuaren azken paragrafoarekin:

http://ataria.info/komunitatea/sanblaspiko/1452855089970

Ez gara inor inori aholkuak ematen aritzeko eta ez genuke, inolaz ere, espazio autogestionatu berri bat lortzeko bidean doan prozesurik baldintzatu nahi. Baina beste kolektibo batzuek egin duten moduan, elkarrizketarako deialdia luzatzen dugu. Uste dugu konponbideak existitzen direla eta herri honetan erabilpenik gabeko espazio nahikoa dagoela antzeko proiektuentzat.