2024ko urtarrilean hasi ziren entseatzen Iñigo Garrido eta Axier Aranburu, Andoaingo R taldeko gitarrajole eta baterajole Mikel Uraken bilbotarrarekin batera baxuan, Loaneko gitarrajolea. Hilabete batzuen ondoren, Axierrek taldea utzi eta Mikel Lertxundi antiguotarra, Krell donostiarren baterajolea, baterian sartu zen.
Elkarrekin hartu zuten BERTZESFER izena, eta 2025eko ekainean grabatu zuten lehen demoa haien Andoaingo lokalean. Beraien abestiak luzeak eta soinu-trantsizioaz beterik daude, irrati-formulako abestien ohiko egituretatik urrun. Entzule adituek Cave In, Metz edo Russian Circles bezalako taldeen soinuen zenbait antzekotasun identifikatu ahal izango dituzte.
2026. urtearen hasieran Elektrika Grabaketetan (Zarautz) lehen diskoa grabatu dute Ander Barriusoren eskutik 5 kanta berri izango ditu diskoak,bonberenea ekintzak plataformaren bitartez kaleratuko dute maiatzean,espero dugu zuen gustokoa izatea.eskerrik asko!
A ALDEA:
1 Argi izpi bat
2 Jainkoen haragia
3 Zu hor eta ni hemen
B ALDEA:
4 Sarraskijaleen amildegia
5 F.O.M.O. vs J.O.M.O
Zuzenekoak:
Maiatzak 24 igandea Andoingo Gaztetxea 19.00etan
Maiatzak 30 larunbata Tolosa Bonberenea 22.00etan
Harremanetarako:
bertzesfer@gmail.com



