Arima – Ez dago amor


“Ez dago amor” Arimaren laugarren lana da, Paule Bilbaok 2018an bakarka hasitako proiektu musikala, orduz geroztik disko bakoitzarekin hazten eta eraldatzen joan dena. Shoegaze eta post-rock atmosferikotik hurbilago zegoen soinu batek markatutako etapa baten ondoren, Arimak aldaketa nabarmen bat ematen du diska berri honekin lurralde industrial, zaratatsu eta ilunagoetara, non noisea, ambienta eta tentsio elektrikoa protagonista bihurtzen diren. Paule Bilbaok konposatu eta idatzitako sei abestiz osaturiko LP hau, haustura artistikoko puntu bat da, hizkuntza zuzenagoa eta erraietakoa jorratuz.
Josu Gonzalezek (Impacto Vudu), Gontzal Bilbaok (Ama Say) eta Enrico Varagnolok (Animadora) parte hartu dute “Ez dago amor” diskaren grabazioan, zuzenekoetan aldiz, aldaketak egongo dira. Diskoa 2025eko udaberrian grabatu zen Bonberenean Karlos Osinagaren “Txap” gidaritzapean, ekoizpen, grabazio, nahasketa eta masterizazio lanak egiten. Gainera, diskak erreferentziazko bi zigilu batuko ditu: Bonberenea Ekintzak eta Aloud Music. Lan honekin, Arimak bere aurreko diskoen izaera etereoa eta melodikoa atzean uzten du, lurralde askoz gordinago eta biziagoan murgiltzeko, eraldaketarako eta arrisku artistikorako gaitasuna berretsiz.

Kontzertuak:
07/03 Bonberenea (Tolosa)
26/03 Kutxa Beltza (Bilbao)
27/03 Kubik (Gasteiz)

Harremanetarako:
paulebilbao@gmail.com
@arimagara
https://arima.bandcamp.com/