Grande Days taldeakoak Bonbereneako estudioan ditugu beraien lan berria grabatzen.
Grande Days taldeakoak Bonbereneako estudioan ditugu beraien lan berria grabatzen.
Bonbereneatik gure elkartasuna adierazi nahi diegu Kortxoeneako lagunei.
GLAUKOMA TA BAD SOUND ez dira bi talde izango eszenatokian. “Glaukoma ta Bad Sound” kontzeptu banaezina da. Kontzertu bateratua eskainiko dute, ia bi ordubetez luzatuko den errepertorioarekin. Horretarako dabiltza lanean buru-belarri, BAKARRAK eta bereziak izango diren bost data hauek prestatzen.
GLAUKOMA TA BAD SOUND SUA ZAINTZEN!
S.F. Californiako Bronze taldea Europan zehar 17 kontzertu eskeiniko dituzte, horietako bat Bonberenean izango da Urriak 29an. Ez galdu talde hau zuzenean ikusteko aukera.
Arrasateko Anger taldea eta Oliba Gorriak Markina-Xemeineko taldea, bi nor gehiagoka preparatu dituzte Europan zehar, lehenengo neurketa Italian izango da Bergamon hain zuzen ere eta bigarrena Suitzan, Luganoko hirian.
Ez galdu honako aukerak.
Hemen dituzue neurketen datak:
Delta Sleep Londreseko taldeak, diska berria aurkezten hari dira, “Twin Galaxies”, europar osoan zehar jotzen arituko dira urria eta azaroa bitartean, estatuan 4 egun ezberdinetan ikusteko aukera izango dugu eta horietako bat Urriak 26an Bonberenean izango da.
Torinoko (Italia) Stearica taldeak Urriak 24ean emango diote hasiera bere Europako birari, bira honetan beraien lan berria aurkeztuko dute “Fertile”. Bonbereneatik pasako dira Azaroak 5ean.
VivaBelgrado Kordobako taldeak, udazken honetarako bira bat prestatu berri du, bira honetan, estatu osoa pasako dute eta Bonberenean Azaroak 4ean kontzertu bat eskiniko dute.
Minor Empires talde Madrildarra bere lan berria aurkezten hasiko da Bonberenean Urriak 23an, disko berri hau “United Statets Of Emergency” izena du.
Bertan uzten dizugu beraien agenda.