Rodeo – Moira


2022an aterako dugun disko bikoitzaren lehenengo zatia da. Bertan Prometheorekin jarraituko dugu, kontzeptualki honen aurrekari bat izango delarik. Dilmuñeko askatasunaren paradisu faltsuak ezkutatzen zuen dominazio eta determinismoa dira MOIRA, zeina gaur egungo egoeran azaleratu zaigun. Diskoaren zehar, egoera honetatik abiatuz, langileria, gizarte modernoaren kosmoa eta jainkoaren/kapitalaren boterea erreproduzitzen dituen subjetuaktibo (Prometheo) izatera pasako da

Rodeoren ibilbidean lehenengo aldiz ekoizle ezberdin batekin lan egin dugu disko honetan.
Bonberenean Karlos Osinagarekin ekoitzi dugu lana eta soinu gordina, amorruz vetea lortzen saiatu gara.
Erritmo eta estilo berriekin ere jolastu dugu, baita instrumentu berriren batekin ere. Horretaz gain, disko honetan garratzi berezia eman diogu diskoaren jarraikortasunari, hórrela hasieratik amaierara osotasun bat duen lan bat sortzeko gai izan garela uste dugu.

Tracklist:
A aldea
1- Therion
2- Chronos
3- Hermes
4- Moira
5- Tartaro

B aldea
6- Metamorfosis l
7- Atlas
8- Metamorfosis ll
9- Geras
10- Krinein

Harremanetarako:
Rodeostoner@gmail.com
688 683 804 (Oier)