Piromanoen deialdia

2011eko ekainaren 1ean ospatu zen Piromanoen deialdi hura. Izenak esaten duen bezala, piromanook egindako deialdi bat izan zen: musikariei, Tolsako herritarrei, Tolosako Udalari, politikariei, etab.Orokorrean, gizarteari egindako deialdia.

2007an hasi eta 2012an amaitutzat jo zen Bonberenea Sutan izeneko kanpainarekin zerikusia izan zuen ekitaldi honek. Bertan, Bonbereneako kideok geure etorkizunerako intentzioak plazaratu genituen. Halaber, gure etxearen ete inguruaren jasangarritasunaren inguruko hausnarketa bat ere plazaratu zen, ordura arte eskatutakoa egingarria zela erakusteko asmoz. Ez hori bakarrik. Ordura arte Bonberenea Sutan kanpainan eskatzen zena berretsi zen, azken finean: Bonberenearen etorkizuna bermatu zedila gaur egun dagoen tokian eta independentzia berberarekin.

Ez da kasualitatea deialdia burutzeko aukeratutako data 2011ko udal hauteskundeak ospatu eta egun gutxitara izatea. Egia da emaitzak ez zuela zerikusirik izan emandako mezuarekin, hauteskundeen aurretik finkatua bait zegoen. Hala ere, Bonbereneak argi erakutsi nahi zien Udala eskuratu berri izango zuten pertsonei zein zen gure nahia eta zeintzuk gure proposamenak.

Herritar guztientzako irekia izan zen ekitaldi honetan, gonbidapen berezia luzatu zitzaien herrian zeresana duten hainbat pertsona eta eragileei: Momentuan indarrean zegoen Udalari (ez ziren joan), eratzeke zegoen Udal berriari, kultura arloko hainbat pertsonei etab. Aipamen berezia merezi du GOSE taldeak, deialdi hartan emanaldi bat eskeini bait zuten.

Zoritxarrez, deialdi hartan plazaratutako eskakizuna (betiko eskakizuna) indarrean dago oraindik, inolako erakundek ez baitio Bonbereneari etorkizuna bermatu. Deialdi hartan eskatu zena eskatzen dugu oraindik ere.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Compartir con un amigo