Bonberenea Estudio

Grabaketa estudioak txoko berezi bat osatzen du Bonberenean. Ehundaka disko grabatu izan diren espazioa, Bonberenea Ekintzak plataformaren erdigunea da. Hala ere, logikoa den bezala, gaztetxea okupatu zenean ez zegoen han, sortu egin behar izan zuten garaiko piromanoek. Okupazio mugimenduek berezkoa duten eraldaketaren izpiritua sendoki agertzen zaigu bertan.

2002koak dira ibilbide honen hastapenak. Askotan gertatzen den moduan, inork ez zeukan pentsatuta diskoak grabatzeko estudio bat sortzea, ez zen aurretik sortutako ideia bat. “Oztopo guztien gainetik” izena daukan bilduma grabatzerakoan behar bat soru zen: non grabatu? Horri erantzuteko, Bonberenea bertako gela bat estudio bilakatu zen, momentuan eskura zeuden baliabideekin aurrera eginez.

Grabaketa hark bide berriak ireki zituen eta inprobisatutako estudio hari etekin handiagoa ateratzen hasi ziren hainbat musika talde. Hasiera batean, esaterako, grabaketak egiteko tresneria desmuntatu eta teknikarien etxeetara joaten zen bueltan, baina piskanaka estudioa egonkortzen joan zen eta baliabideak hobetzen. Denbora eta garapenaren poderioz, toki finko bat eskuratu zuen “estudio zaharra” bezala ezagutzen denak.

Hamar urte geroago estreinatu zen “estudio berria”, 2012ko maiatzean. Hasiera batean entsegu lokal bat izan behar zuena grabaketa beterako erabili zen. Espazio hark ordura arte  erabilitakoak baino ezaugarri askoz hobeak biltzen zituela ikusita, estudioa bertara pasatzea erabaki zen.

Hamarkada bat baino gehiago eta hainbat talde igaro da aurreneko grabaketa hartatik eta baliabide teknikoak ikaragarrizko eboluzioa izan dute. Hala ere, hasierako izpiritua eta helburuak mantentzen ditu estudioak: aurrekontu txikiko taldeei aukera ematea eta ez hori bakarrik, ahalik eta baldintza hoberenetan, maila profesional batean. Underground kulturari babesa eskaintzea, azken finean.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Compartir con un amigo