21 OCT 2013

Arnasten Ikasteko Berriz, Napoka Iriaren diska berria


“Ez du ezer frogatu beharrik, horregatik ateratzen da hain ondo”. Argazkilariaren estudioan tipo bizardun zimazu hura, kieto, lasai, bare, ez irribarre urduri, ez imintzio arraro, ez pose. Bost axola aurrean kameratzar hura edukitzea, fusilamendu pelotoi bat jarrita ere ez zuen kopeta zimurtuko.