Online denda

View cart “Anai Arrebak” has been added to your cart.
Zea Mays - ERA

Zea Mays – Era

10,00 

Stock-etik kanpo

Ref. Bonb-026/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

EDERTASUNA JOSTEKO ERA

Zarata handirik atera gabe hasi ziren gure belarriak laztantzen, eta halaxe joan dira apurka-apurka, kontzerturik kontzertu, diskarik diska, lilura iragankorrei ihes eginez beti, eraikin sendoenak eraikitzen diren ERAn eraikiz beren lana. Sendotasun horretan zerikusia du Aioraren ahots indartsu eta sarkorrak, sekulako lagun-musikari hirukote sendoak lagunduta. Hariok josiz sortu duten lana ederra izan behar, ezinbestez ia. Zentzu horretan Zea Mayesen lan hau musikari lagun koadrila on baten gaitasunaren erakusle dugu.

Denborak gauzak bere lekuan jartzen dituela esaten da, eta gure belarrien mesederako, horixe izan da ZEA MAYSekin egin duena.

Zaila da seigarren lana aurkezten duen talde bati buruz ezer berririk aipatzea baina, talde handiak, harritzeko eta hunkitzeko ahalmena galtzen ez dutelako dira handiak, besteak beste. Horrelakoxe kasu bati buruz ari naiz zalantza izpirik gabe.

zeamays

ERA, melodia, indarra eta emozioen uztarketa ezin hobea da. Oraingo honetan kantu zuzenen aldeko apustua egin du taldeak. Aurreko lanetan eraikitzen zituzten garapen harmoniko eta biziei muzinik egin gabe, kantu zuzenak aukeratu dituzte langai, ekaitzaren erdian lurra jotzen duen tximistaren eragingarritasunarekin.

Emaitzak ezohiko freskotasuna du. Urteak errepidean daramatzan lan talde baten jakinduria eta hasi berriaren irekidura uztartuz osatutako “Cocktail” erakargarria da Zea Maysen hau.

Ñabardurez josita dago ERA. Aioraren joko melodiko zirraragarriak ”Zure pozoidura jarraibideak”, zaplazteko gozo eta zuzenak “Nire huts gorena”, stonersoundaren kabartasuna “Isolatutako uhartean” edo atmosfera industrialak “Gorputz pentsamendu huts”, Kasabian, Strokes edo Interpol bezalako taldeen zantzuak eta zuk zeuk, entzule hori, topatuko duzun beste hamaika detaile fin eta landu dago lan honetan. Adibidez, teklatuak aurreko lanetan baino nabarmenagoak dira, atmosfera ezberdinak sortzeko behar besteko laguntza emanez. Zeregin honetan Raul Lomas (Doctor Deseo), Aritz Aranburu (Split77) eta Izkandar Rementeria (Split77) izan dituzte lagun.

Labur esanda, hamabi abesti borobilez osoturiko ohiala da hau, bere barruan “Negua joan da ta” bezalako harribitxiak brodaturik dakartzana.

Melodia itsaskorrak, giro inguratzaileak, indarra, emozioa eta etengabeko bilaketa estetikoa osagai dituen jantzi ederra sortu zaio ZEA MAYS-i.

Zalantzarik gabe, sekretua ERA-n dago.

 

 

Harremanetarako:
info@zea-mays.com
www.zea-mays.com
www.myspace.com/zeamaysrock
www.bonberenea.com

Información Adicional

Peso 0.107 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies