Bonberenea Txaranga
Kantuen partitura liburua
Laister Bonberenea Txarangaren kantuak jotzeko aukera izango duzu, partitura liburua datorren Otsailaren 17 ostiralean aurkeztuko bait da Bonberenea Ekintzak-en eskutik.
Txaranga gazte honek bere lehen argitalpena 2005. urteko abenduaren 1ean aurkeztu zuen Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean, sekulako gogo eta ilusioz Bonbereneako estudioan Jone Otxoa eta Gorka Otamendiren laguntzarekin txarangaren diska grabatu eta gero.
Bonberenea Txaranga lagun arteko proiektu bat da eta diskaren aurkezpenak sortutako ikusmirak, herriari kantuak jotzeko aukera luzatzera bultzatu du.
Diskako kantuak, txarangako kideek konposatutakoak zein beste kantuen moldaketak dira eta kantuen partitura liburuan, instrumentu bakoitzarenzat prestatutako partiturak, kantuen hitzak eta Eneko Aranburuk idatzitako txarangaren biografia aurkituko dituzu.
Proiektu hau aurrera eramaten lagundu diguzuen guztioi egindako guztia eskertu nahi genizueke, mila esker guztioi!
Kontaktua: 670211688 - Balti