Bonberenea Txaranga



Bonberenea Txarangaren lehen hazia 2003ko irailean erein genuela esan daiteke, Bonberenearen 6. Urteurrena ospatzeko ekitaldien prestaketen arira. Egia esan,txaranga gehientxuenak horrelaxe sortu izan dira, festa edo ospakizunen bat girotzeko intentzioarekin lagun koadrila bat elkartuta, jaia ezin baita musikarik gabe ulertu. Bilkura hura espreski egun bakar hartarako bazen ere, lanari ekin genion, eta proeiktuak egundaino martxan eta bizirik dirau.

Ibilbide honetan zehar han eta hemengo bazterrak girotu ditugu (Tolosako ihauteri, San Juan, eta auzoetako jaiak, San Ferminak, Maritxu Kajoi, Hondarribiko Olearso jaialdia, Alegiko jaiak, Korrika, Gaztetxe martxa) eta baita hainbat proiektuetan parte hartu ere (Bonberenea Suffle-ren aurkezpena 2006, Pirritx eta Porrotxen Maite Zaitut eta Mari Motots bideoklipak); musika eta jaia kohesio sozialerako herramienta gisara erabiliz, eta elkarbizita eta elkarulermenera gonbidatuz.

2005ean kaleratu genuen gure lehen diskoa, Bonberenea Ekintzak-ek ekoitzia eta Karlos Osinaga-k "Txap" grabatua. Diskoa fresko eta alaia izan zen, gure gaztetasunaren seinale, eta aparteko esperientzia hark proiektu sakonagoetan murgiltzeko gogoa piztu zigun.

Modu honetan aurkezten dizuegu gure azken proeiktua, ROCKA TA URREZKO KOMONA, Bonberenean lagunartean burutua, eta ilusioak eta lanak aurrera ateratzea ahalbidetu digutena. Diska, Partitura liburua eta Bideoklipaz osatutako lana da eta berrogei musikari inguru bildu gara Bonberenean Txap-en gidaritzapeko grabaketan. Entzutearen entzutez hain ezagunak zaizkigun Rock abestien bertsio bilduma osatu dugu, iada memoria musikal kolektiboan kokatzen diren abesti hauei berrinterpretazio bat emanez eta guretzat txaranga munduan berria zaigun sonoritate batekin esperimentatuz.

Bereziki 80.hamarkadan Euskal Herrian eta baita beste hainbat lekutan piztutako mugimendu sozialari  egin diogu erreferentzia (R.I.P., La Polla Records, Piperrak Ramones,The Clash) garai hartako esentzia eta mezuak isladatu nahian. Oroimenean iraungo duten hitzak dira, ez ditu haizeak eramango eta inork ezingo ditu ixilarazteko erosi hitz hauek urreaz ere eros ezin daitezkeen horietakoak baitira.

Estilo ezberdinak lotu ditugu rock-aren ildotik, eta generazio eta garai ezberdinen arteko zubia eraikitzen saiatu gara.

Horixe izan da proiektu honek eskeini diguna eta entzuleoi iritsiarazi nahi dizueguna, eta honekin jardungo dugu lanean datozen garaietan ere.


www.myspace.com/bonbereneatxaranga

Kontaktua: 690792284 - Tobal
bonbereneatxaranga@bonberenea.com






Txarangaren diska

Txarangaren liburua

Txarangako kideak

Txarangaren argazkiak
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010

Agenda

2010
Abenduaren 23 osteguna
Bonbereneak 13. urteurrena ospatzen du eta ospatzeko txarangak tlosako kaleetatik anbiente ederra jarriko du.

Abenduaren 18 larunbata
Bonbereneak 13. urteurrena ospatzen du eta ospatzeko txarangak tlosako kaleetatik anbiente ederra jarriko du.

Azaroaren 21 igandea
Tolosako babarrun famatuen astea da hau, eta txarangak egun honetan joko du.

Urriaren 16 larunbata
Ordizin egongo dira Pirritx eta Porrotxekin batera autodeterminazioaren aldeko festan.

Irailaren 18 larunabata
Bonberenea Txaranga berriz ere Altsasun izango dugu.

Irailaren 3 ostirala
Tolosako Izaskungo festen ordua da, eta danborradan joko du bonberenea txarangak.

Abuztuak 25 asteazkena
San Bartolome egunean, Ibarrako festetan joko du txarangak.

Abuztuak 23 astelehena
Zegamako kaleak alaituko ditu Bonberenea Txarangak.

Abuztuak 20 ostirala
Urtero den lez, txarangak moskuko jaietan (IRUN) joko du eta anbiente polita jartzen saiatuko da.

Abuztuak 13 larunbata
Udararekin jarraituz, lehen aldiz txaranga leitzan joko du eta anbiente ederra jarriko du.

Uztailaren 17 larunbata
Alegiko festen ordua etorri da eta larunbat gauean alegiko kaletan jarriko du anbiente ederra.

Uztailaren 10 larunbata
San Ferminetan ere, Bonberenea txarangak ere jotzen du, iruñean, munduko festarik famatuenetakoa.

Ekainak 26 larunbata
Bonberenearen aldeko kalejira izango da, eta bonberenea txarangak bertan parte hartuko du, mulambo edota erraldoien laguntzarekin batera.

Maiatzak 8 larunbata
Txapin festa dela eta Bonberenea Txaranga lokalez lokal ibiliko dira.

Apirilak 17 larunbata
Gure Txokoa elkartearen urte urrena dela eta Bonberenea Txaranga izango dugu kaleetan zehar.

Apirilak 10 larunbata
Bonberenea Txarangak herriko kaleetara irtengo da Komertzioaren eguna dela eta .

Otsailak 27 larunbata
Egunkariaren aldeko ekitaldian parte artuko du Tolosako plaza berrian.

Otsailak 15 astelehena
Iñauterietan ere Bonberenea Txarangak bere ohiko irteera egingo du tolosako kaleak alaitzeko, eta Iñauterietako anbientea alaitzeko.

Otsailak 14 igandea
Bonberenea Txaranga ohi duen bezala urteroko irteera egingo du eta Tolosako Iñauterietako anbientea alaituko du.

Otsailak 5 ostirala
Bonberenea Txaranga Billabonako Loatzo Musika Eskolan emanaldi eder bat emango du.


2009
Abenduak 26 larunbata
Bonberenea Txaranga Bilboko BECera joango da aktuazio eder bat eskainiz. Aktuazio hauek jendez gainezka egongo dira, eta Txaranga Pirritx eta Porrotxek gonbidatu ditu.

Abenduak 23 asteazkena
Bonbereneak bere 12. urteurrena ospatzen du ekintza ezberdinekin, eta Bonberenea Txaranga bi egunetan aterako da bi egun hauetan tolosako kaleetan giroa alaituko du. 19:00

Abenduak 19 larunbata
Bonbereneak bere 12. urteurrena ospatzen du ekintza ezberdinekin, eta Bonberenea Txaranga bi egunetan aterako da bi egun hauetan tolosako kaleetan giroa alaituko du. 19:00

Irailak 26 larunbata
Irurako festak 18:00

Irailak 12 ostirala
Altsasuko Gaztetxean 19:00

Irailak 4 ostirala
Izaskun auzoko jaiak (Tolosa) 00:00

Abuztuak 14 ostirala
Mosku-ko jaiak (Irun) 20:00

Uztailak 18 larunbata
Alegiko jaiak 0:00

Ekainak 27 larunbata
Zizurkilgo festak 18:00

Apirilak 25 larunbata
Gure Txokoa elkartearen urteurrena 18:00tan.

Otsailak 23 astelehena
Bonberenea Txarangak gaueko 23tatik aurrera herriko kaleetan zehar arituko da bere diska berria "Rocka ta urrezko komona" aurkezten.

Otsailak 22 igandea
Bonberenea Txarangak egun osoan zehar herriko kaleetara irtengo da ihauteriak direla eta.

2008
Abenduak 23 larunbata
Bonberenea Txarangak herriko kaleetara irtengo Bonberenea
beraien diska berria "Roka ta
urrezko komona" izeneakoa aurkeztera.

Abenduak 20 larunbata
Bonberenea Txarangak herriko kaleetara irtengo Bonberenea 11.urteurrena ospatzera
Iraila 13 larumbata
Bonberenea Sutan festebala
zela eta Bonberenea Txaranga Mulambo perkusio taldearekin
batera herriko kaleetara irten ziren horrelako eguna ospatzeko
Iraila 5 ostirala
Izakun auzoko festak zirela eta Bonberenea Txaranga auzoko festetara urbildu zen bertako damborradai musika jartzeo
Uztailak 12 larunbata
Bonberenea Txaranga Irunara gerturatuko dira San Fermin festak alitzeko asmoz. Egun osoan zehar Irunako kaleak doinuz
beteko dituzte.

Ekainak 28 larunbata
Bonberenea Txaranga Legorreta herrira gerturatuko dira bertako
festak alitzeko gogokin.

Ekainak 28 larunbata
Kilometroak egunaren aurkezpena herriko kaleetara irtengo dira Mulambo perkusio taldearekin
batera

Ekainak 21 Larunbata
Bonberenea txaranga San Juan
festa tako kuadrila eguna dela eta Tolosako kaleetan zehar arituko
dira kuadrila eguna alitzeko asmoz.

Maiatza 3 larunbata
Bonberenea Txaranga Hondarribiko Olearso Festibalean pare artuko du bertako giroa alaitzeko asmoz.
Apirila 12 larunbata
Bonberenea Txaranga Tolosako kaleetara irtengo da AHT-ren
aurkako bizikleta martxa alaitzeko.

Otsailak 3 Astelehenita
Bonberenea txaranga Tolosako kaleetan zehar arituko da gaueko 11etatik aurrera heldu zein gazteak alaitzeko asmoz.
Otsailak 4 Zaldunita
Urtero bezala egun osoan zehar txaranga kalera irtengo da jantzi koloretsuak soinean Tolosako
herritar guztiak alaitzeko asmoz.
.


2007

Urriak 20 larunbata
Bonberenea Txaranga Tolosako
San Esteban auzoko festatan
arituko dira giroa alaitzen.
Urriak 5 larunbata
Bonberenea Txaranga Arrasateko Maritxu Kajoi festan arituko dira
giroa berotzen.
Irailak 29 larunbata
Bonberenea Txaranga Tolosako
alde zaharrera irtengo da
Erraldoien konparsarekin batera.

Irailak 21 ostirala
Bonberenea Txaranga Irurako
jaietan izango d
ira.
Irailak 8 larunbata
Bonberenea Txaranga Tolosako Izaskun auzoko jaietan izango da
giro
aparta jartzeko.
Irailak 1 larunbata
Bonberenea Txaranga Anoetako jaietan izango da giroa berotzeko asmotan arratsaldeko 18etatik
aurrera.
Uztailak 7 larunbata
Bonberenea Txaranga Iruñan izango da San Fermin eguna alaitzeko
asmoz.
Ekainak 29 ostirala
Txarangak Lasarteko jaiak alaituko ditu iluntzean.
Ekainak 23 larunbata
Txarangak San Juan jaietako
kuadrilla eguna alaituko du.
Maiatzak 26 larunbata 17:30etan
Bonberenea txaranga eta Pirritx eta Porrotx pailazoak Bonberenean arituko dira etxeko txikienen gozamenerako.
Maiatzak 13 Igandea
Bonberenea Txaranga Lizardi elkarteak antolatutako poteo eta bazkari herrikoian izango dira giroa alaitzeko asmoz.
Otsailak 19 - Astelehenita
Bonberenea txaranga Tolosako kaleetan zehar arituko da gaueko 11etatik aurrera heldu zein gazteak alaitzeko asmoz.
Otsailak 18 - Zaldunita
Urtero bezala egun osoan zehar txaranga kalera irtengo da jantzi koloretsuak soinean Tolosako
herritar guztiak alaitzeko asmoz.

2006
Abenduak 23 larunbata
Bonberenea 7.urteurrena
Urriak 28 larunbata
"Bonberenea suffle" dvd-aren aukezpena.Goizeko 11etatik aurrera kalez kale.
Urriak 21 larunbata
Pirritx eta Porrotx "Maite zaitut" dvd-aren aukezpena.Goizeko 10.30etan triangulon.
Irailak 2 larunbata
Txaranga Anoetan izango da.
Uztailaren 15 larunbata
Txaranga Alegiko jaietan izan zen.
Uztailaren 8 larunbata
Txaranga Iruñan izan zen
San Fermin jaiak alaituz.
Ekainaren 25 igandea
Txarangak San Juan jaietako
kuadrilla eguna alaituko du.

Apirilak 25 asteartea
Gaztetxe Martxa dela eta txaranga
kalera irtengo da

Apirilak 1 larunbata
Pirritx eta Porrotxen bideokliparen
grabaketa

Otsailaren 27 astelehena
Ihauteriak - txaranga kalera irtengo
da
gauean

Otsailaren 26 igandea
Ihauteriak - txaranga kalera irtengo
da
egun osoan zehar

Otsailaren 17 ostirala
Txarangaren kantuen partitura
liburua kalean!!!