V. urteurrena ospatzen
2004-ko abenduak 18
Eguraldia erabat aldeko agertu ez bazen ere, jai eta ospakizun giroa jarri
zuten herrian bonbereneako gazteek pasa zen abenduaren 18, larunbatean,
Bonbereneako 5. urteurrena ospatzeko asmoz, Bonbereenako txaranga kalera
irtendakoan. Goizean goiz hasi ziren herriko kaleak alaitzen eta eguerdian
Bonberenean bazkari herrikoia egin zuten. 80 pertsona inguru bildu ziren
bertako menuaz gozatzeko eta bazkalostean trikitilarientzako unetxoa ere
izan zen. Arratsaldean, Bonbereneako txaranga herriko kaleak girotzen
jarraitu zuen euripean izan bazen ere.Azken finean, egun ikusgarria
izan zen Bonbereneako gazte zein Tolosako
herritarrentzat eta baita Bonbereneako 5. urteurrena ospatzeko
modu paregabe eta originala.
Bonbereneako txaranga Tolosako San Francisko ibiltokian
Bonbereneako txarangako kideak plaza berriko kioskoan
Bonbereneako txarangako kideak plaza berriko kioskoan
Tolosako San Juanak 2004
Koadrilen eguna
Bonbereneako txaranga berazubin
Bonbereneako txaranga alde zaharra alaitzen
Bonbereneako txaranga alde zaharra alaitzen Atzera