larunbata 13

bonberenea
txaranga
Kalejira
 

y


mulambo Kalejira
 

m


willis
drummond


Baionako eta inguruetako musikariek osatzen dute Willis Drummond taldea. Hiru urtez lanean eta kontzertuak ematen ibili ondoren, "Anthology" deitu lehen diskoa kaleratu dute. Rockaren estilo ezberdinak uztartzen dituzten musikari hauen arabera, konposizioak egiterakoan ez dute inolako mugarik ezartzen eta bluesa edota beste musika estiloak jorratzea gustuko dute. Beren diskoan orain arte egindako abesti onenak bildu dituztela diote eta horregatik diskoa "Anthology" izendatzea erabaki zuten.

www.willisdrummond.net
 

1


inoren ero ni

Inoren ero ni Andoainen elkartzen garen 4 lagunez osaturiko taldea gara. Sortu esan dezakegu BAP! taldearen errautsetatik sortu ginela. Izan ere Drake, Okene eta Mikeli (hirurok BAP!en aritutakoak ginen) Borja (Purr) gehitu zitzaigunean hasi ginen inoren ero ni 2007an Drake nekatua zegoela esan zigun eta taldea utzi zuen. Aurretik Gronhšlm diskoa izango zena grabatu zuen eta baxu jotzaile berri baten bila hasi ziren Mariano Hurtadorekin topo egin zuten arte.

www.myspace.com/inoreneroni
 

1


lisabö

Etiketena industriaren asmakizun bat da. Ez du ezertarako balio. Post-hardcore etiketaren azpian zeharo gauza desberdinak topa ditzakezu. Post atzizkiaren erabilera, adibidez, cool ukitua ezartzeko egiten da. Post-rock, post-hardcorea, post-punk... dena da post. Eta Lisabšren musikaz askotan esaten digute: Òmusika arraroa egiten duzueÓ. Eta, tira, ez da a-b-a-b egitura duen musika, baina arraroa ez da. Gainontzekoarekin alderatuz, ba igual desberdina da, baina arazoa izan liteke alderantzizkoa.

www.myspace.com/lisaboezlekuak
 

1


deabruak
teilatuetan


Berriz elkartzeko baldintzak eman dira eta aukera ahalik eta ondoren aprobetxatzen saiatu dira Aritz Mendieta (kantaria), I–'f1igo Arruti (baterijolea), Joni Ubeda (baxua eta Imanol Ubeda (gitarra). Guztira 11 dira idatzi dituzten kantuak, "1973" izenburupean bildu dituztenak. Guztiak azke hilabeteotan eginak. Beraz, elkartzea bere horretan albiste ona bada bada beste nobedaderik: kantu berriekin itzuli direla.

www.deabruakteilatuetan.com
 

1


delorean

Milurtekoaren hasierarekin hardcorearen olatuetan hasi eta elektronika&rock dantzagarrian edo indietronikaren uretan surfa egiten bukatu duen Zarauzko laukotea da Delorean. Argumentuak hauek: erritmo kutxa bat bailitzan erabilitako bateria, lurrazpiko baxua, sintetizadore analogikoak, delay-dun gitarra eta ahots urrun eta indargabe bat. 80ko hamarkadetako doinu eta erritmoak gogora ekarriko dizkigute.

www.myspace.com/deloreandanz
 

1


Bad sound
system
Etxe barruan

Irungo DJ eta MC kolektiboa. Maiz Fermin Muguruzaren Dub Manifest zein Kontrabandaren emanaldiak itxi izan dituzte Euskal Herrian. Hip hop, rap, dance hall, ragga eta free style...

www.badsoundsystem.com
 

1