ostirala 12

Azken momentuko albistea: Naiz Roxako Kitarra joleak iztripu bat izan duela eta talde honen ordez borrokan talde berarra izango dugu gure artean. Ea Eneko lehenbailehen sendatzen den eta taula gainean ikusteko aukera dugun bere taldeekidekin batera.

borrokan

Nafarroako Berak euskal musikan aitzindari izaten jarraitzen du sortzen dituen taldeei esker. Borrokanen musikak, bere gune geografikoak bezala, errepide bihurgunetsuetatik jotzen du musikaren ortodoxia alde batera utziz. Gazteak dira eta zuzen, azkar eta apainketarik gabe mintzo dira, beraien musikan agertzen duten anti-barrokismo eta mikaztasunaren bila.

http://www.ertza.net/eusk/artistak/borrokan.html

 

1


kerobia
2008ko apirilean haien hirugarren lana kaleratu zen: Materia organikoa eta gainerakoak (2008, Autoprodukzioa). Lan hau trilogia baten lehenengo zatia besterik ez da. Urte eta erdiko epean kaleratuko da trilogia osoa. 2009ko otsailarako espero da bigarren zatia eta 2009ko urrirako hirugarren eta azkena.

www.kerobia.com
 

1


zea mays

Zea Mays taldea Bilbon sortzen da 1997-an. Bost diska dituzte, "Zea mays" 1998, "Elektrizitatea" 2000, ÒHarrobianÓ 2002, "Sortuz, grabitatearen aurka" 2005, "Morphina" 2007. Azken diska, Morphina, Lami–a producciones-en grabatu dute Jose Lastra teknikaria izan delarik. Hamabi abestik eta dvd bat osotzen dute diskoa eta Bonberenea ekintzak-ek kaleratzen du.

www.zea-mays.com
 

1


sorkun eta
vicepresidentes


Sorkunentzat ametsa izan da basamortuan grabatzea, eta izugarri gustura ibili da Kalifornian: "Coachellako bailarara iristea izugarria izan zen. Uste baino hobea izan zen dena; eguzki argitik hasita, bolada horretan ezagututako musikarienganaino". Kandak, Vice Presidenteseko kantariak, Euskal Herrian baino musika kultur handiagoa somatu du Kalifornian. "Era naturalean eta grinatsuan bizi dute han musika". Iritzi bera du Sorkunek.

www.sorkun.org
 

1


anestesia

Anestesia taldeak disko berria argitaratuko zuen azaroaren 24an, Bonberenea Ekintzak plataformaren eskutik. Terapia izena du. Taldearen bosgarren disko luzea da. Anestesia indarberriturik dator. Bere bidetik aldendu gabe, doinu sendoa osatu du, mardula; zuzena, gordina eta apaindurarik gabekoa. Diskaren grabaketan Ibon (ahotsa), Beloki (bateria) eta Mikel Kazalisek (gitarra, baxua eta ahotsak) hartu dute parte, Zarautzko fidelenea estudioan.

www.anestesia88.com
 

1


makala Dj Etxe barruan

Arka (Elektroradiograma) eta Makala (Boom Shaka Laka), Gaztea irratiko dj-ak, batu dituzte bere indarrak euskal herriko hainbat hiriburueko klub eszena bultzatzeko.

www.makala.info
 

1