Peiremans +



Peiremans+ taldeak bere lehen diskoa aurkeztuko du Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, maiatzaren 12an (osteguna), goizeko 11:00etan. Bonberenea Ekintzak zigiluak ekoitzi eta argitaratu du Peiremans+ taldearen lana.

Txiki Peiremans+ (bateria), Ima Peiremans+ (gitarra, ahotsa) eta Gorka Peiremans+ (baxua, gitarra, ahotsa) dira taldeko hiru kideak. Hurrenez hurren, Kashbad, Bide Ertzean eta Berri Txarrak taldeetako partaideak dira hirurak. Aipatu hiru musikariak ez ezik, Txap (soinu hartzailea), Screech (argazkiak) eta Zigor (diseinua) ere aritu dira Peiremans+ taldearen lanean.

Bost kantu eder entzun ahal dira Peiremans+ taldearen CDan. Doinu sendoa, giro gazi-gozoak, energia eta grina handia sumatu ahal da aipatu kantuetan

Peiremans+ taldeak hainbat jendaurreko emanaldi egingo ditu datozen asteetan, bere lehen laneko kantuekin.



Harremanetarako: www.bonberenea.com - info@bonberenea.com

Resoluzio altuko argazkiak
Egin eskuin-klik eta aukeratu "Guardar imagen como..."




Peiremans+ Bonberenean zuzenean













1- Send Flowers

2- Zuretzako hitz ederrak

3- Zer gara gu, nor gara gu, guaytarrak gara gu

4- Beste zera hori

5- Joan zinen


Berriak
Zuretzako hitz ederrak kantua euskadi gazteako 2005eko kanturik onenerako izendatua izan zen.
Aupa Peiremans+!!!

Zuzeneko emanaldiak

Ekainak 8 asteazkena 20:00etan
Akelarre taberna (Iruña)

Ekainak 11 larunbata 22:30etan
Bonberenea (Tolosa)
+ Leihotikan

Ekainak ostirala 17 22:30etan
Arrasateko gaztetxea
+ Brigada Criminal

Ekainak 18 larunbata 22:30etan
Plateruena kafe antzokia (Durango)
+ Zea Mays