Online denda

Same Old – Cabeza voladora

15,00 

Ref. Bonb-066/LP/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Same old cabeza voladora- baner
Traidor Inconfeso y Mártir (Malverde / Aloud, 2010) diskoak izan behar zuen Same Old gasteiztarren azkena. Baina hainbeste indar duen talde batek ezin du ezeren aurrean geratu. Bost urte pasa dira, asko eta gogor jo dute, berriz bueltan datoz eta Danilo Foronda gitarrista batu zaie Dani Arrizabalaga (bateria), Txus Villalabeitia (gitarra), Jose C. Porras (ahotsak), Federico Eguiluz (baxua) eta Fran Orlando (teklatuak) musikariek harri kozkor bat bezain trinko aurrera egiteko behar zuten laguntzarekin. Denbora tarte honetan izan duten eboluzioak, euren prog rock diskurtsoa ñabardura berriekin aberastea ekarri du: gordin eta malkartsuagoa batzuetan; eder eta lirikoagoa besteetan. Edertasuna eta basakeria erdizka.

same_old_cabezavoladora

Emaitza, “Cabeza Voladora” disko eder hau osatzen duten 6 abestiak. Harkaitz bat bezalako konposaketa latz bezain eleganteak, letra epiko, irudimentsu eta boteretsuak, magia sonikoa eta dotorezia basatia. Kolaborazioei dagokienez, Ibon Salterain (Tutan Come On) eta Libe eta Sorkun abeslariek hartzen dute parte Askapen Hazia abestian. Abesti honetan taldeak euskara erabiltzen du. Diskoa Karlos Osinagak grabatu eta ekoiztua izan da Bonbereneako estudioan.

Same_old_promoarg

SAME OLD “cabeza voladora” lp/cd disko berria. 2015ko apirilak 22an kalean izango da, hemen duzue aurrerapen bideoa.


Kontaktua:

sameold.bandcamp.com
www.facebook.com/sameoldband
sameoldmusic@gmail.com

Información Adicional

Peso 0.345 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies