Online denda

Gutural – Kontroversielefilms

6,00 

Ref. Bonb-004/2CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Bonberenea Ekintzak zigiluak Gutural taldearen bertsioz osatutako CD bikoitza aurkeztuko du heldu den apirilaren 16an (ostirala), gaueko 22:30etan, Bonberenean, Bad F-Line eta Sinestesia taldeek emango duten kontzertuan. kontroversielefilms da aipatu CD bikoitzaren izenburua, eta 12 euroren truke lortu ahal da. Aipatu Bad F-Line eta Sinestesia taldeek parte hartu dute kontroversielefilms lanean, Gutural taldearen piezen irakurketa berriak eginez, beste 20 talde eta bakarlarirekin batera.

Gutural taldea 1991n sortu zen, Buenavistan (Donostia). Xanti Manterola (gitarra eta baxua) eta Tzesne (ahotsa eta programazioak) izan ziren sortzaileak, eta ondoren Txarly (Censura eta Anestesia taldeetan aritua), David (Why Not?) eta Guti (Censura) ere aritu ziren Gutural taldean. Gutural-ek lan hauek kaleratu zituen: Tirocinio (K7, 1992), Visionario (K7, 1993), arripkaen nektirno (CD, 1995), simbiotica (CD, 1997) eta Scala (CD, 1999).

Gutural taldearen estiloak gothic-industrial-metaletik pop elektronikorantz izan zuen bilakaera. Bere proposamena muturrekoa zen. Metal doinuak, doinu industrialak eta musika elektronikoaren ukituak nahasten zituen. Taldeak entsegu lokal-laboratorioan lan egiten zuen, batik bat, esperimentuak eta grabazioak eginez. Proposamen eta estilo pertsonalak garatu zituen. Taldeak kanpoko hainbat jenderekin trukatu zuen bere lana: Espainiako estatuko, Europako, Kubako eta beste hainbat herritako jendearekin. Horrek guztiak baldintzatu zuen Gutural taldearen filosofia, eta beren lana jendaurrean aurkeztera animatu ziren. Guztira 8 jendaurreko emanaldi egin zituzten.

Gutural_Promo

Kontroversielefilms CD bikoitzak ixten du zirkulua. Adiskidetasunagatik, jendaurrean elkarrekin jo izanagatik, edo bizipen edo kezka berberak izanagatik, Gutural taldean eragina izan zuten artistei luzatutako gonbidapena da kontroversielefilms. Gonbidatuek beren kasa interpretatzen dute Gutural taldearen materiala. Gutural-en bertsio bat egin baino gehiago, talde bakoitzak bere pieza egiten du. Gutural-en mamia berriz ere interpretazen dute bildumako taldeek eta bakarlariek. Gutural-en piezak berriz ere asmatzen dituzte.
Lan ausarta da kontroversielefilms. Bi zatitan bereizita: CD1-rock analogikoa eta CD2-digital-elektronikoa. Horiek izan dira, hain zuzen, Guturalen doinuaren ezaugarriak bere bilakaeran.

CD1ean parte hartu dute Obsesion Compulsiva, Taboo, Industria Dolor, El Desvan del Macho, Humus, Bad F-Line, Natividad, Gutural, MDO, Ira et Decessus eta Trus taldeek.
CD2an, berriz, Gutariko Bat, Nocturbulux, Tzesne, Andre, Xabier Erkizia, Sinestesia, Smoib, Lanzarote, Bermejo, Stephan Krieger eta Atomos en Movimiento taldeek eta bakarlariek.

Gutural taldea 2000. urtean banandu zen. 2004an, Bonbereneari esker, diskoaren ideia gauzatu da. 90eko hamarkadako lan egiteko eta musika egiteko moduaren ispilu da kontroversielefilms. Urte horietako musika mugimenduaren adibide garbia. Teknologia berriarekin batera adierazpide artistiko berriak zabaltzen dira. kontroversielefilms lanean parte hartu duten ia talde guztiek beren kabuz argitaratzen dituzte beren lanak. Euskal Herriko rockaren historiako diskorik independenteena da kontroversielefilms:

– Diskoa grabatu eta argitaratzeko garaian erabili diren baliabideak kontuan izanik.
– Musika proposamenen arriskua dela eta. Irtenbide komertzialik gabe, talde eta bakarlari guztiek beren materiala autoekoitzi dute.
– Sinestesia, Nocturbulux, Xabier Erkizia eta beste hainbaten lehenengo grabazioak dira.

Taldeak ideia baten inguruan elkartzen dira (Gutural). Talde independenteak biltzen dira proiektu independente baten barruan (Bonberenea). Oso talde aktiboak, irtenbide komertzialik ez dutenak. Proposamen berriak. Beren balioa inoiz ez zaie aitortu. Oso ikus-entzule gutxi dituzte, baina oso leialak. Kultuko talde bat bezala. Gutural.

 

Harremanetarako:
tzesne@yahoo.es
Tel: 636 600 487

Información Adicional

Peso 0.074 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies