 |
 |

Lobo eléctrico
¿has visto al lobo eléctrico?

Tolosako (Gipuzkoa) Lobo Electrico taldeak ¿Has visto al Lobo Electrico? disko berria (bere lehen iraupen luzeko lana) aurkeztuko du Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, urriaren 21ean (osteguna), goizeko 11:00etan. Bonberenea Ekintzak zigiluak argitaratu du aipatu diskoa.
Lobo Electrico taldea 1999. urteko udazkenean sortu zen, jendaurrean jotzeko eta kantuak egiteko asmoz. Garai hartan, taldeko kideak ziren Jorge Perrolobo (baxua), Shanti Magma (ahotsa) Ruido de Rabia taldean aritzen ziren biak ala biak, Iker Conde Electrico (gitarra) Perros Deshidratados grind taldean jotzen zuen orduan, eta Iñaki (bateria). Taldeak 2000ko abenduan egin zuen bere lehen jendaurreko emanaldia, Bonberenean (Tolosa).
2001ko udaberrian, Lander Capitan Sarraceno hasi zen bateria jotzen,
Iñakiren ordez, eta taldea finkatu egin zen. Taldeak berrogeita hamar bat emanaldi, esperma beltzeko gauak, egin ditu; Euskal Herrian, batez ere, eta baita Aragoian, Errioxan eta Madrilen ere.

2002an, Lobo Electricok kantu bat grabatu zuen, Oztopo guztien gainetik Bonberenea CD bilduman parte hartzeko.
2004ko urtarrilean, Lobo Electricok bere lehen diskoa grabatu zuen, Beleza Malandra zigiluarekin: binilo urdinezko single bat, bi kantuz osatua. Bilboko Chocablock estudioetan egin zituzten grabazio saioak, Mikel Biffs-en laguntza teknikoarekin.
Taldeak egiten duen musika erotic rock'n'rolla da. The
Stooges, AC/DC eta Glam Rockaren doinuetatik hurbil dagoena, adituen hitzetan.
¿Has visto al Lobo Electrico? disko berria, Bonberenea Ekintzak zigiluak argitaratu duena, Bonbereneako bertako estudioetan grabatu zuen Lobo Electricok, 2004ko udan. Carlos Txap Osinaga aritu zen teknikari lanetan, eta Nuevo Catecismo Catolico taldeko Arturo Ibáñez gitarra joleak ere parte hartu du grabazioan, bere guitar killer energia eskainiz.
Lobo Electricok Euskal Herriaen egingo ditu emanaldiak ¿Has visto al Lobo Electrico? disko berriko kantuekin, eta azaroan biran izango dira Japonian zehar.
Harremanetarako: 676 967 831 - Shanti Magma
Lobo Electrico Bonberenean - 05/02/12
Lobo Electrico Bonberenean - 04/12/10

 
 
|
 |

 
1- Has visto al Lobo Electrico
2- Caballo Sonico
3- Sucia
4- Black fiva
5- Ojos Grandes
6- Tribu omega
7- Vertigo
8- Verano Electrico
9- La ciudad de las virgenes
10- La vision
Bira
20/11/2004
Azkoitia - Matadero - Fiesta del Bigote
+ Amantes del frer + Sfinters
27/11/2004
Bergara - Gaztetxe
04/12/2004
Zaragoza - Sala Arrebato
05/12/2004
Castellon - Sala Rico Amor
06/12/2004
Barcelona - Sala Magic
07/12/2004
Gerona
10/12/2004
Tolosa - Bonberenea 22:30etan
+ Brigada Kriminal
Diskaren aurkezpena Bonberenean
11/12/2004
Oñati - Gazteleku
+ Black Diamond
18/12/04
Beasaingo gaztetxea
25/12/04
Leioako gaztetxean
+ Elfo negro + Sfinters
8/1/05
Arrasateko gaztetxean 22:30etan
+ Brigada Criminal + Captain Nemo
14/1/05
Barakaldo
21/1/05
Gasteizko gaztetxea
22 /1/05
Bermeoko Kapillan
29 /1/05
Arnedoko la Cueva-n.
+ Sfinters
12/2/05
Bonberenean
19/2/05
La casa del guarda-n, Donostia
19/3/05
Madrilgo Sala Rubble-en (Sala revolver izandakoa)
+Ater Kings
23/05/05
Tolosako Plaza Berrian
+Humus
+Jone
13/08/05
Calatayud-eko Festak (Zaragoza)
+ Fierabras
20/08/05 Hondarribia
+ Surfin Kaos
+ Materia
+ ¿¿??
24/08/05
Bilboko Aste Nagusia
(Unamuno plazan)
+ The KillMinisters
01/10/05
Maloe Melou Blues Cafe (Amsterdan)
+ Señor No
06/10/05
Hafenklang (Hamburgo)
+ Señor No
08/10/05
Potsdam (Alemania)
+ Señor No
09/10/05
Dresden (Alemania)
+ Señor No
Japoniako argazkiak



Argazki gehiago ikusi nahi badituzu klikatu hemen
|
 |
 |