Joan den Irailaren 11 oso berezia izan zen guretzako. Izan ere, bigarren Bonberenea Sutan burutu zen. Bertan, Anari, Atom Rhumba, Doctor Deseo, Ama Say eta Sexty Sexers taldeak anbiente ederra jarri zuten Bonbereneako futbol zelaieko eszenatokian.

Gure helburua, bereziki, Tolosako udaletxeari zer egin dezakegun erakutsi nahi genion, eta ekintza honekin aurre egin nahi genion. Gure etxea mantendu nahi dugu, eta kosta ala kosta, aurrera eramango dugun proiektua izatea nahi dugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu Gara, Tolosaldeko Hitza, Berria… egunkariei, beraien kroniketan leku bat uzteagatik. Baita ere, Bonberenea Sutanera gerturatu zen jendeari ere eskerrak eman nahi dizkiegu, beraiek ere izan ziren eta Bonberenea Sutaneko zati handia, eta beraiei ere eskerrak eman nahi diegu.

Ahaztu gabe, egon ziren taldeei beraien esfortzua eta konplizitateagatik eskertzea baino ez zaigu geratzen. Gogoratu, atxikitzeko eta Bonbereneari laguntzeko aukera duzuela www.bonberenea.com webgunean.

Besterik gabe, ondo izan eta aupa Bonberenea! Eskerrik asko bihotzez!

Sutan 2010Irailaren 11, larunbata

Futbol zelaian
Sexty Sexers
Ama Say
Doctor Deseo
Atom Rhumba
Anari
Etxe barruan
TxakapatataBrothers Dj´s

Arratsaldeko 19:30tatik aurrera ate irekiera
21:00tatik aurrera kontzertuen hasiera

OHARRA:

Bokata salmenta barran eta edarien prezioak merkeagoak

Eguneko sarrera:

15 euro

Salmenta puntuak:
Bonberenea, Eguzki, Orbela, Denak, Meskal (Tolosa)

Argazkiak:

Sormenaren suhiltzaileen aurrean izan piromano eta zabaldu sua

Piromanoak: Bonberenea, Bonberenea txaranga, Sanblaspiko, Mulambo, Hondarribiko Olearso kulturgunea, Arrasateko gaztetxea, Irun eta Berako lagunak, Gor, Bidehuts, Promomusika, musika taldeak…

Atxeki zaitez!!!