Infobonberenea

Aupa lagunak!
Bonbereneako argitalpen urtekaria, infobonberenea, aurkezten dizuegu.
Infobonberenea 2004. urtean sortu zen lehenengo zenbakiarekin eta bigarren zenbakia 2005. urte amaieran argitaratu zen. Argitalpen hau autogestioan gauzatzen da Bonberenean burutzen diren beste ekintzen antzera.
Honek, urte osoan izandako ekitaldi eta argitalpenei buruzkoak eta urte berrian izango diren ekintza eta argitalpenez gain, bertatik pasa den jende eta pertsonaien iritziak ere jasotzen ditu. Urtean behin biltzen da Bonberenean talde bat argazkiak, testuak eta abar biltzeko eta behin inprimatu eta gero, Tolosan zehar etxez etxe eta Tolosaldeako zenbait kultur gunetan banatzen dira. Modu honetan, bertako zein kanpokoek hemen burutzen diren ekitaldien berri izan eta euskaraz irakurtzeko aukera eman nahi dugu, autogestioan aurrera egitea posible dela erakutsiz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu hau aurrera eramaten lagundu diguten guztiei.
Besterik gabe, mila esker eta hurrenarte!








Infobonberenea
Urtekari digitala
(pdf formatuan, egin klik jaisteko)


Infobonberenea01
17 Mb

Infobonberenea02
12 Mb