Online denda

Ze Esatek! – Inoiz egin dugun diskorik onena

10,00 

Ref. Bonb-070/CD. Categoría: . Tags: , , , .

Descripción del producto

Ze esatek_argazkia_web

Itzuli da dantzatokietara Ze Esatek taldea! Ez hala nola gainera, inoiz egin duten diskorik onenarekin bueltatu dira. Hala dio behintzat Bonberenea Ekintzak zigiluarekin argitaratutako disko honen izenburuak (“Inoiz egin dugun diskorik onena”). Egia esan, aukera handiak izan ditzake horrela izateko. Hasteko, urteen poderioz irabazitako esperientziak ematen dien jakinduria grabatutako abestietan islatuta geratu delako. Horrela, egunerokotasunean gertatzen diren egoera edo albisteak euren begirada kritiko eta sarkastikotik abiatuta margotzeko gai izan dira beste behin.

Gaiak anitzak dira eta ez da ia inor salbatzen euren ikuspegi kritikotik. Jonky-Rolari abestiak, esaterako, beste edozerren gainetik gorputza gurtzen duten pertsonak ditu jomuga. Amaiera alaiegirik ez duen maitasun istoriorik ere bada diskoan (Ilunetik argira eta buelta) eta lagunen arteko harremanetan konfiantza nagusitzen denean gertatu ohi dena deskribatzen duen abesti bat ere bai (Ezin zaitut jasan). Parrandari buruzkoak (Zapaiatik zintzilik), Klase kontzientzia aldarrikatzen dutenak (Working Class), administrazio publikoko goi karguetatik enpresa handienetako administrazio kontseiluetara daramaten ate birakariak aipatzen dituztenak (Kosta ala kosta) etab. Ez zaio ahaztu talde donostiarrari zein den gure kontzientzia eta pentsamoldeak astintzeko duten estiloa.

Honetaz gain, diskoak kolaborazio ezberdinak izan ditu: Garazi Esnaolak teklatuak sartu ditu abesti ezberdinetan eta Talco taldeko kideek ahotsak grabatu dituzte Ezin zaitut jasan kantuan. Bestalde, Pianistaren Heriotza abestiaren hitzak Joseba Sarrionaindiaren olerki batean oinarritutakoak dira. Diskoaren grabazio eta nahasketaz Karlos Osinaga arduratu da eta masterizazioa Jonan Ordorikarena da. Diseinuaren alorrean, marrazkiak Joseba Ponce eta Pablo García artistenak dira eta diseinua bera eta maketazioa Imanol Urizarrek burutu ditu. Bueltan da Ze Esatek!

Kontaktua
http://www.zeesatek.com/zeesatek
https://twitter.com/zeesatek
https://www.facebook.com/Ze-esatek-53836056450/timeline/

Promo Musika
Telf. 653 737 70
Info@promomusika.com
www.promomusika.com

Management:
Potoloak managementa (Ion Esnaola)
info@zeesatek.com
680428794

Información Adicional

Peso 0.080 kg

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies