Libe – Ilargia erori da


Hainbat taldetan parte hartu duen Libe García de Cortázar musikariaren proiekturik pertsonalena da, agerikoa den bezala, bere izena daraman hau. Kantu berriak lantzeko orduan aurreko diskoaren (“Ihesaldi handia” Bonberenea Ekintzak 2014) aurkezpen kontzertuetan alboan izan zituen Dani Arrizabalaga eta Txus Villalabeitiaren laguntza eduki du, hirukoari Karlos Osinaga batu zaiolarik baxulari eta ekoizle lanetan.Sei kantu bildu dituzte, nahi besteko xehetasun eta mimoz ezin zirelako gehiago egitera heldu, eta Bonbereneako estudioan sartu aurtengo udan. Udazkenera arte luzatu den prozesuan buru-belarri murgilduta egon dira, lortu nahi zutenera ahalik eta gehien hurbildu arte. Horrela, harizko instrumentazioa aditu nahi zuten Maitasun kuantikoa eta Lo dago kantuetan, eta Maite Arroitajauregiren txelo moldaketa bikainei esker lortu dute. Azken doinu horretan gainera Jon Basagurenen ahotsa entzun daiteke. Abestien hitzak lantzen ere berak lagundu die. Hemen duzue emaitza. Entzunaldi bat nahikoa da abesti hauek duten xehetasun mailaz eta intentsitate jokoez konturatzeko. Bihotza dago konposizioan, estudioko lanean, hitzetan eta melodia bakoitzean. Lortu dute, ilargia erori da.

Tracklist:

1- Ilargia eori da
2- Bizia atzetik
4- Maitasun kuantikoa
5- Bidean
6- Lo dago

 

Harremanetarako:
libemusika.com
libemusika@gmail.com