 |
 |

Zea Mays, Eraso! eta Jone Bonberenean Datorren urriaren 28 larunbatean gaueko 22:30etatik aurrera Bonberenea Suffle DVD-a zuzenean aurkeztuko da Bonberenean.
Zea Mays, Eraso! eta Jone izango dira Bonberenean labetik atera berri dugun proiektu hau aurkezteko.
Anima zaitez eta bertan ikusiko gara!!!
Def Con Dos Bonberenean
Datorren urriaren 27 ostiralean gaueko 22:30etatik aurrera Def Con Dos taldea arituko da Bonberenean.
Aurtengoz ere, hemen izango da talde Madrildarra bere kantuen berri emateko asmoz.
Anima zaitez eta laister arte!!!
Bonberenea Suffle DVDaren aurkezpena
Datorren urriaren 26 ostegunean Bonberenea Suffle DVD-a aurkeztuko da. Denbora luzean grabaketa, nahasketa eta masterizazio lanetan aritu eta gero, pastela labetik ateratzeko prest dago.
33 kantu zuzenean Bonbereneako kontzertu aretoan aurkituko dituzu Bonbereneako azken pastelan beste zenbait edukirekin batera.
Mugitu zaitez apurrak bakarrik geratzen bait dira!!!
Bad Sound System Bonberenean
Datorren urriaren 21 larunbatean gaueko 22:30etatik aurrera Bad Sound Sistem taldea izango dugu Bonberenean.
Talde Irundarra gogo biziz dator betiko moduan giro aparta jarri eta festa ikaragarria sortzeko.
Anima zaitez!!!
Bonberenea 6. skate festa
Datorren urriaren 21 larunbatean Bonberenea 6. skate festa ospatuko da Bonberenean. Egun osoan zehar graffiti erakustaldia izango da bertan eta arratsaldean Bonberenea 6. skate txapelketa ospatuko da.
Egun pasa itzela izango da!!!
Anima zaitez eta hurrenarte!!!
Kerobia eta Etxe Bonberenean
Datorren urriaren 20 ostiralean gaueko 22:30etatik aurrera Kerobia taldea eta Etxe bakarlaria arituko dira Bonberenean.
Kerobia taldea Iruñatik dator bere azken doinuak aurkezteko asmoz eta Etxe bizkaiatik dator bere azken lana aurkezteko asmotan, zatoz nirekin izenekoa.
Anima zaitez eta hurrenarte!!!
Sorkun eta Moskha Bonberenean
Datorren urriaren 13 ostiralean gaueko 22:30etatik aurrera Sorkun eta Moshka taldeak izango dira Bonberenean. Sorkun Oreretatik datoz Duna diska aurkeztuz eta Moshka taldea kataluniatik dator bere azken lanak aurkezteko asmoz.
Ez galdu aukera eta anima zaitez!!!
Laister arte!!!
Lendakaris Muertos eta Gatillazo Bonberenean Datorren urriaren 11 asteazkenean gaueko 22:30etatik aurrera Lendakaris Muertos eta Gatillazo taldeak izango ditugu Bonberenean. Talde nafarra bueltan dator betiko moduan giroa piztu eta ongi pasatzeko asmotan. Gatillazo taldea, Evaristoren proiektu berria, bueltan dator ere bere kantuen berri emateko prest.
Ez galdu aukera eta anima zaitez!!!
Laister arte!!!
Biok eta Pog mo thon Bonberenean
Datorren urriaren 7 larunbatean gaueko 22:30etatik aurrera, Biok eta Pog Mo Thon taldeak arituko dira Bonberenean. Biok taldea, bizkaiatik dator gogo biziz, margo debekatuak diska aurkeztuz eta Pog Mo Thon taldea Mungiatik dator bere lehen lana aurkeztuz, Itzalitako argi bakoitzeko izenekoa hain zuzen.
Anima zaitez eta laister arte!!!
Chicarela eta Une Bonberenean Datorren urriaren 6 ostiralean gaueko 22:30etatik aurrera, Chicarela eta Une taldeak izango dira Bonberenean. Chicarela taldea, Flitter taldeko gitarrajolearen talde berria, nafarroatik dator eta gaztea bada ere kantuak jotze soiletik haratago doaz. Une taldeak berriz, Sen taldeko abeslariaren proiektu berria, bere kantuen berri emateko asmoz datoz.
Anima zaitez eta laister arte!!!
Bonberenea bertso saioa Datorren irailaren 30 larunbatean gaueko 22:30etatik aurrera, Bonberenea bertso saioa ospatuko da Bonberenean. Bertan, Amaia Agirre, Egaña, Silveira, Miren Artetxe eta Jokin Uranga bertsolariak arituko dira norgehiagokan guztion atseginerako.
Anima zaitez eta laister arte!!!
Bonberenea I. futbol txapelketa
Datorren uztailaren 22 larunbatean Bonberenea I. futbol txapelketa ospatuko da Bonbereneako futbol zelaian.
Egun osoan zehar zortzi talde neurtuko dira beraien artean garaipena lortzeko asmoz.
Hauexek dira partu hartuko duten taldeen izenak:
Bonberenea, Zato Boys, Los Frikis, Errekalde, Oargi, Txoko txiki 1, Txoko txiki 2 eta Sanblaspeko.
Zorte on guztiei eta laister arte!!!
Bonberenea Txaranga San Fermin-etan!!!
Datorren Uztailaren 8 larunbatean, Bonberenea Txaranga Iruñako San Fermin jaietan izango da bertako jaiak alaitzeko asmotan.
Goizean zehar eta arratsaldean ere Iruñako jai nagusian parte hartuko du
eta espero dugu bertako jendeak Bonberenea txarangaren doinuak
gustoko izatea.
Animatu zaitez eta zatoz Iruñara!!!
Nueva Vulcano eta The Life and Times
Datorren Ekainak 30, ostiralean 22:30etatik aurrera Nueva Vulcano eta The Life and Times taldeak izango dira Bonberenean.
Nueva Vulcano taldea, Aina taldeko abeslariaren talde berria, Bartzelonatik dator eta beraien azken lana aurkeztuko digute.
The Life and Times taldea, berriz, Estatu Batuetatik dator, Kansas-tik, eta
duela gutzi aurkeztu duten EP-a aurkeztuko digute.
Animatu zaitez!!!
Peiremans+ Akelarreko denboraldi itxieran
Datorren ekainak 28, asteazkenean, Iruñako Akelarre tabernako itxiera dela eta, kontzertu berezi bat antolatuko da, Peiremans+ taldea ere bertan izango delarik.
Denboraldia amaitutzat emango dute Akelarreko gazteek eta udara igaro eta gero berriro ekingo diote era askotako ekintzekin.
Animatu zaitez!!!
Txaranga San Juanetan irtengo da
Datorren Ekainak 25 igandean, San Juan jaietako koadrila egunean, Bonberenea txaranga kalera irtengo da herriko koadrilak alaitzeko asmoz.
Egun osoan zehar, kaleak doinu bereziak entzun ahal izango dira txarangako gazteen eskutik.
Ez zaitez etxean geratu eta animatu txarangarekin dantzatzera!!!
Jaietan ondo pasa eta hurrenarte!!
AHT-aren aurkako manifestazioa
Abiadura Handiko Trenari (AHT) oposizioa erakusten dioten hainbat talde eta erakunderen arteko AHT GELDITU! Elkarlanak manifestazioa deitu zuen ekainaren 10ean Donostian, arratsaldeko 5:30etan Anoetako estadiotik abiatuta. Milaka lagun elkartu ziren "Arrazoi guztiak ditugu: AHT Gelditu" leloarenpean.
Half Foot Outside eta Ya Te Digo
Datorren Maiatzaren 27 larunbatean gaueko 22:30etatik aurrera The Half Foot Outside eta Ya Te Digo taldeak arituko dira Bonberenean.
Bi talde hauek Iruña eta Bilbokoak dira hurrenez hurren eta haien azken lanak aurkeztuko dizkigute zuzenean.
Espero dugu gustoko izatea!.
Anima zaitez!!!
Izaera, Potemkin eta Lif Bonberenean
Maiatzaren 26 ostiralean gaueko 22:30etatik aurrera Izaera eta Potemkin taldeak aritu ziren Bonberenean. Izaera taldeak, Irun eta Hondarribitik, haien doinu gogorrak zuzenean eskeini zizkigun giroa berotzeko lehen saiakeran.
Potemkin taldeak, Latzen taldearen errautsetatik jaioa, doinu Oñatiarrekin giroa nabarmen piztu zuten eta azkenik, Lif talde Hondarribitarrak denbora luzea jo gabe egon eta gero, ikusleak erabat berotu zituen beraien doinu gogorrekin. Mila esker etortzeagatik eta hurrenarte!!!
Banda Bassotti Bonberenean
Maiatzaren 25 ostegunean gaueko 22:00etatik aurrera Banda Bassoti taldea izan zen Bonberenean. Talde Italiarrak leku ona lortu du Euskal Herriko talde mitikoena artean eta hori ongi azaldu zuten eszenatokian. Mila esker etorri zineten guztiei!!!.
Laister arte!!!
Manta Ray Bonberenean
Datorren Maiatzaren 20 larunbatean gaueko 22:30etatik aurrera Manta Ray taldea izango da Bonberenean.
Talde Asturiarrak bere seigarren lana aurkeztuko digu, Torres de Electricidad izenekoa hain zuzen.
Talde hau aski ezaguna da Euskal Herrian eta Estatuan barrena eta espero dugu zuek ere gustoko izatea.
Anima zaitez!!!
Surfin Kaos eta Norton Klub
Maiatzaren 19 ostiralean gaueko 22:30etatik aurrera Surfin Kaos eta Norton Klub taldeak izan ziren Bonberenean.
Surfin Kaos taldeak hiru urte daramatza martxan eta bi diska kaleratu ditu orain arte. Norton Klub taldea Mikel Gorosabel-en proiektu berria da baina gaztea izanagatik ez da eskaxa. Giro bikaina izan zen kontzertuan!!
Mila esker etortzeagatik eta hurrenarte!!!
Bonberenea I. Mendi Jardunaldiak
Maiatzaren 15etik 17ra Bonberenea I. mendi jardunaldiak burutu ziren Bonberenean. Hiru egun hauetan zehar bideoemanaldiak eta Hitzaldi zein mahai inguruak ospatu ziren Bonberenean inguruko mendizale zein beste zenbait talderen eskutik. Ikus itzazu burutu ziren ekintzak argazkien sailan zein agendan!!!
Hurrenarte!!!
Pirritx eta Porrotx Bonberenean
Maiatzaren 11 ostegunean arratsaldeko 18:30etatik aurrera Pirritx eta Porrotx pailazoak izan ziren Bonberenean. Pailazoekin etxeko txikienenek primeran pasatu zuten dantza eta kantari. Giro bikaina izan zen beraz!!!
Hurrenarte!!!
Habeas Corpus Bonberenean
Maiatzaren 6 larunbatean gaueko 22:30etatik aurrera Habeas Corpus taldea aritu zen Bonberenean. Talde ezagun hau Madrildarra da eta bertatik, bere zortzigarren diska aurkezteko asmotan etorri zen, "Basado en una historia real" izenekoa. Jai giro aparta izan zen Bonberenean!!!
Hurrenarte!!!
Uek Bonberenean
Maiatzaren 5 ostiralean gaueko 22:30etatik aurrera Uek taldea aritu zen Bonberenean. Uek taldeak, Etsaiak taldeko Keu-ren talde berriak, beraien azken lana aurkeztuko zigun, hirugarrena hain zuzen. Ikuskizun polita prestatu zuten. Laister arte!!!
Skalariak Bonberenean
Apirilaren 29 larunbatean gaueko 22:30etatik aurrera Skalariak taldea aritu zen Bonberenean. Skalariak taldeak beraien azken lana aurkeztu zigun, Luz Rebelde izenekoa hain zuzen. Hurrenarte!!!
Vikingo MD Suspenditua
Datorren Apirilaren 28 ostiralean gaueko 22:30etatik aurrera Vikingo MD taldeak eskeini behar zuen kontzertua bertan behera geratu da.
Barkatu eragozpenak!
Hurrenarte!!
Gaztetxe Martxa Tolosaldean zehar
Apirilaren 25 asteartean Gaztetxe Martxa Tolosaldeatik igaro zen Leitzatik pasa eta gero Andoain aldera. Hori dela eta, zenbait ekitaldi antolatu ziren eskualdean zehar eta horietako bat Bonberenea Txarangaren kalejira izan zen.
Egin ezazu bat Gaztetxe Martxarekin!!!
Pausoz Pauso... Mauletik Iruñara!!!
Gaztetxe Martxari buruzko prentsaurrekoa
Apirilaren 21 ostiralean 19:30etan Gaztetxe Martxari buruzko prentsaurrekoa izan zen Bonberenean. Gaztetxe Martxa Tolosaldeatik igaro zenez, honi buruzko informazio gehiago eskeintzea zuen xede prentsaurreko honek.
Pausoz Pauso... Mauletik Iruñara!!!
Anima zaitezte!!!
Cafe Teatro Bonberenean
Apirilaren 16 igandean gaueko 22:30etatik aurrera Cafe Teatro taldea aritu zen Bonberenean. Talde Zarauztarrak bere azken lana aurkeztuko zigun, non, Folk eta Jazz-ak nahiko indar hartu dute. Ikusi genuen, aspaldiko partez, talde honen zuzeneko indarra eta trebezia.
Anima zaitez!!!
Deskontrol eta Los DryHeavers
Apirilaren 14 ostiralean gaueko 22:30etatik aurrera Deskontrol eta Los DryHeavers taldeak aritu ziren Bonberenean. Deskontrol talde Arrasatearra nahiko ezaguna egin da gure lurraldean eta Los DryHeavers taldea Estatu Batuetatik etorri zen kultur aniztasunaren erakusle, gainera, maila ona erakutsiz.
Anima zaitez!!!
Iker Goenaga Bonberenean
Apirilaren 8 larunbatean gaueko 22:30etatik aurrera Iker Goenaga izan zen Bonberenean. Trikitilari Zizurkildarrak bere hirugarren diska aurkeztu zigun zuzenean. Trikitixa doinu fresko harrigarriak gauzatu dituzte eta tradizio etnikoari eutsiz sekulako kontzertua eskeini ziguten. Hurrenarte!!!
Desordutan eta J&K Bonberenean
Apirilaren 7 ostiralean gaueko 22:30etatik aurrera Desordutan eta J&K taldeak aritu ziren Bonberenean. Bi taldeak Tolosarrak dira eta beste zenbaiten artean haize instrumentuez baliatu ziren zuzenean haien doinuak aurkezteko. Ikuskizun paregabea prestatu zuten gazteek!!! Mila esker etortzeagatik eta Laister arte!!!
Psilocybe Gaua Bonberenean
Apirilaren 1 larunbatean gaueko 22:30etatik aurrera Psilocybe Gaua ospatu zen Bonberenean. Bertan, Kabul, Kalite eta Chronic Surf talde hondarribitarrak aritu ziren eta Hondarribia eta inguruetatik jende ugari etorri zen haien lagunekin egoteko. Jai berezia izan zen!!! Mila esker etorri zineten guztioi eta hurrenarte!!!
Humus Anoetako gaztetxean
Datorren Apirilaren 1 larunbatean Humus taldea izango da Anoetako Gaztetxean. Humus hirukote Tolosarrak ahalegin guztiak egingo ditu giro jatorra sortzearen alde. Animo taldeari eta Anoetako gaztetxeari!!!
Laister arte eta animatu!!!
Bonberenea Txaranga Pailazoekin batera
Apirilaren 1 larunbatean Bonberenea Txarangak Pirritx eta Porrotx pailazoen kantu batetarako bideoklipa grabatu zuen. Pailazoek Bonberenea Txaranga kantu horretarako bideoan agertzeko aukera aproposa izan zitekeelakoan, txarangarekin elkarlanean aritu ziren.
Laister arte!!!
Peiremans+ bizirik!!!
Peiremans+ taldearen "Zuretzako hitz ederrak" kantua Euskadi Gazteako 2005eko kanturik onena sarirako izendatua izan da.
Peiremans+ taldeak 2005 urtean kaleratu zuen orain arteko bearien lehenengo lana Bonberenea Ekintzaken eskutik Bonberenean bertan grabatu eta gero. Horrez gain, kontzertu gutxi eman baditu ere, harrera ona izan zuen euskal herriko panoraman!!
Zorte on laukote eta laister arte!!!
Gor gaua 2006: Lehiotikan eta Ezinean
Martxoaren 31 ostiralean Gor gaua 2006 jaialdia ospatu zen Bonberenean 22:30etatik aurrera. Jaialdi hau Bonberenean ospatzen den bigarren aldia izan zen eta oraingoan Lehiotikan eta Ezinean taldeek hartu zuten parte haien lanei buruzko azken berriak aurkeztuz. Esker beroenak Gor disketxeari eta Hurrenarte!!!
Tusuri eta Valvula Antiretorno
Martxoaren 25 larunbatean Tusuri eta valvula antiretorno taldeak aritu ziren Bonberenean gaueko 22:30etatik aurrera. Tusuri, Oreretako bakarlari gazteak, improbisazio ikusgarri bat eskeini zigun eta Valvula antiretorno taldeak bere doinuak aurkeztu zizkigun zuzenean. Mila esker bertan izateagatik eta hurrenarte!!!
Niko Etxart eta Hapa-Hapa
Martxoaren 24 ostiralean Niko Etxart eta Hapa-Hapa taldea izan zen Bonberenean gaueko 22:30etan. Niko Etxart eta bere taldekideak iparraldetik etorri ziren euskal panoramako mitikoetakoak direlarik bere azken diska aurkezteko, Minuette izenekoa. Kontzertu polita izan zen eta gainera giro berezia sortu zuten!
Mila esker hurbildu zineten guztioi!!!
Laister arte!!
Anari Bonberenean
Martxoaren 18 Anari bakarlari Azkoitiarra Bonberenean izan zen gaueko 22:30etan. Anari eta bere taldekideek sekulako kontzertua eskeini ziguten, izan ere, horixe espero bait genuen. Bere hirugarren diska aurkeztu zigun, Zebra izenekoa, eta erritmo rockeroz jositakoa. Mila esker etorri zineten guztioi eta laister arte!!!
Humus eta R Bonberenean
Martxoaren 11 larunbatean Humus talde tolosarra eta R talde andoaindarra izan ziren Bonberenean gaueko 22:30etan. Humus hirukote moduan itzuli zen denboralditxo bat geldirik egon eta gero eta R talde andoaindarra ere bertan izan zen guztiokin primeran pasatzeko. Izaera taldea azken orduko arazo baten ondorioz ezin izan zen etorri. Mila esker etortzeagatik eta laister arte!!!
Anima zaitez!!!
12Twelve taldea Bonberenean
Martxoaren 9 ostegunean 12Twelve talde kataluniarra izan zen Bonberenean arratsaldeko 20:30etan. Laukote berezi hau Bartzelonatik etorri zen bere laugarren lana aurkezteko asmoz eta haien doinuen berri izateko aukera paregabea izan zen. Anbienteak sortu eta hauei forma bikainak ematen dizkien taldea da eta zuzenean ongi asko erakutsi zuten. Mila esker etortzeagatik eta laister arte!!!
Bonberenea Txaranga kalean
Datozen otsailaren 26 igandean eta 27 astelehenean Bonberenea txaranga kalera irtengo da ihauteriak direla eta kaleak alaitzeko asmoz.
26 igandean egun osoan zehar Tolosan zehar ibiliko da eta 27 astelehenean gauean soilik irtengo da.
Aurtengoa txaranga ihauterietan irtengo den bigarren aldia izango da eta gutxienez iaz bezain ondo pasatzeko asmoa dute txarangako gazteek.
Ondo pasa eta laister arte!!!
Bonberenea Txarangaren kantuen liburua
Laister Bonberenea Txarangaren kantuak jotzeko aukera izango duzu, partitura liburua datorren Otsailaren 17 ostiralean aurkeztuko bait da Bonberenea Ekintzak-en eskutik. Txaranga gazte honek bere lehen argitalpena 2005. urteko abenduaren 1ean aurkeztu zuen Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean, sekulako gogo eta ilusioz Bonbereneako estudioan Jone Otxoa eta Gorka Otamendiren laguntzarekin txarangaren diska grabatu eta gero. Bonberenea Txaranga lagun arteko proiektu bat da eta diskaren aurkezpenak sortutako ikusmirak, herriari kantuak jotzeko aukera luzatzera bultzatu du. Diskako kantuak, txarangako kideek konposatutakoak zein beste kantuen moldaketak dira eta kantuen partitura liburuan, instrumentu bakoitzarenzat prestatutako partiturak, kantuen hitzak eta Eneko Aranburuk idatzitako txarangaren biografia aurkituko dituzu. Proiektu hau aurrera eramaten lagundu diguzuen guztioi egindako guztia eskertu nahi genizueke, mila esker guztioi!
Humus taldea bueltan dator!
Humus talde Tolosarra, hirukote bezala berriro ere, badator berriro!
Denboraldi bat eszenatokietatik kanpo ibilio eta gero, kontzertuak ematen hasteko asmoz datoz.
Hori gutxi balitz, datorren martxoaren 11 larunbatean Bonberenean izango da hirukotea, R eta Izaera taldeekin batera gaueko 22:30etan.
Zorte on opa dizuegu!!!
El Columpio Asesino Bonberenean
Otsailaren 11 larunbatean 22:30etatik aurrera, El Columpio Asesino taldea izan zen Bonberenean.
Talde Iruñatarrak bere lehen diska aurkeztu eta gero, pop-rock arloko talde erreferente hautatua izandu da zenbait aldizkari espezializatu eta interneko zenbait orritan.
Kontzertu bikaina eskeini zuten Bonberenean elkartu ginen guztiontzat eta giro bikaina sortu zen guztion artean.
Mila esker etorri zineten guztioi eta laister arte!!!
Piztiak eta Zein? Bonberenean
Otsailaren 10 ostiralean 22:30etatik aurrera, Piztiak eta Zein? taldeak izan ziren Bonberenean.
Piztiak disko kontzeptualak eta gitarreroak egiten dituen nortasun propiodun taldea da eta halako kontzertua eskeini zigun, ikusgarria. Beraien azken lanak Argia eta itzala eta Zero dira. Zein? talde bizkaitarrak bere bigarrengo diskoa jarri du salgai duela gutxi "Photograma" izenburupean eta betiko moduan, sekulako kontzertua eskeini zuten.
Mila esker bertan egoteagatik eta laister arte!!!
Samar taldea Bonberenean
Otsailaren 4 larunbatean 22:30etatik aurrera Samar
taldea izan zen Bonberenean.
Oihartzungo taldeak maketa bat kaleratu zuen duela gutxi eta
ikusmira handia sortu dute euskal eszenan perkusioa eta
musika australiarra nahastuz.
kontzertu bikain eta exotikoa eskeini zigun taldeak.
Mila esker etortzeagatik eta laister arte!!!
Bide Ertzean taldea Bonberenean
Otsailaren 3 ostiralean 22:30etatik aurrera, Bide Ertzean taldea izan zen Bonberenean.
Beraien bostgarren lana aurkeztuko zigun taldeak, Esan Bare izenekoa eta Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin kaleratu zutena 2004ko udaberrian. Kontzertu bikaina eskeini ziguten hirurak eta ikuskizun paregabea bizitzeko aukera izan genuen.
Hurrenarte guztioi!!!
Carlos Peña Bonberenean
Otsailaren 2 ostegunean 19:00etatik aurrera, Carlos
Peña Bonberenean izan zen bideoproiekzio bat aurkezten.
Duela gutxi, Tolosako polikiroldegian lortu zuen munduko
errekorrak herrian ikusmira handia sortu eta gero, bere beste
abenturei buruzko bideoproiekzioa aurkeztuko zigun.
Hurrenarte!!!
Anima zaitez!!!
Arean eta Desoreka
Urtarrilaren 27 ostiralean 22:30etatik aurrera, Arean eta Desoreka talde bizkaitarrak izan ziren Bonberenean.
Arean taldeak, bere bigarren diska aurkeztu zigun, bonberenean grabatutakoa hain zuzen eta Desoreka taldeak haien lehenengo diska aurkeztuko zigun, oso kritika onak izan eta gero, guk geure kabuz antzeman genuena. Bertan izan zineten guztioi, mila esker!!!
Kannon Bonberenean
Urtarrilaren 21 larunbatean 22:30etatik aurrera Kannon talde
galiziarra aritu zen bonbereneako taula gainean. Kontzertu bikaina
eskeini zuten disko zaharreko kantuak eta laister kaleratuko duten diskan
izango diren zenbait kanturekin.
Jendea oso gustura aritu zen galiziarrekin dantza eta kantuan eta giro
ederra suertatu zen gau hartan Bonberenean.
Mila esker bertan izateagatik eta hurrenarte!!!
Lobo Electrico eta Arima Beltza
Urtarrilaren 20 ostiralean 22:30etatik aurrera Lobo Electrico eta Arima
Beltza taldeak aritu ziren bonbereneako taula gainean. Tolosako
Lobo electrico taldeak kontzertu ona jo zuen kontzertua eta jendea
berotzen hasiz. Kontzertua amaitzeko Arima Beltza talde Elgoibartarrak
sekulako ikuskizuna eman zuen bere hirugarren diska aurkeztuz.
Anima zaitez eta hurrenarte!!!
Nabarralde-ren hitzaldia
Urtarrilaren 19 ostegunean arratsaldeko zazpiretan Nabarraldeko Anjel
Rekalde kideak hitzaldi interesgarria eskeini zigun nafarroa eta euskal herriari buruz.
Mila esker etortzeagatik eta hurrenarte!!
Bonberenea Zinekluba
Datorren urtarrilaren 15etik aurrera ikus ezazu Bonberenea zineklubeko agenda. Bonbereneako zine aretoan filme proiekzio bat izango da igandero. Zuen proposamenak onartzen dira ere.
Anima zaitez eta laister arte!!
Asgarth Bonberenean
Urtarrilaren 14 larunbatean 22:30etatik aurrera Asgarth talde Añorgatarra izan zen bonbereneako taula gainean. Lehenengo aldiz bonberenean izan zen Asgarth taldea diska berria aurkeztuz eta ikuskizun itzela eman zuten gainera.
Mila esker etortzeagatik eta laister arte!!!
Nuevo Catecismo Catolico eta Obligaciones
Urtarrilaren 13 ostiralean 22:30etatik aurrera Nuevo Catecismo Catolico eta Obligaciones taldeak aritu ziren bonbereneako taula gainean.
Nuevo catecismo taldeak denbora luzea geldirik egon eta gero ongi aritu zen eta giro polita sortu zuten obligaciones taldearen laguntzaz.
Mila esker etortzeagatik eta hurrenarte!!!
Infobonberenea 02 kalean!!!
Iaz bezala, urtarrilaren 14 larunbatean infobonberenea 02 aldizkaria kaleratu zen tolosan. Aldizkaria Tolosan zehar banatu zen etxez etxe.
Bertan, 2005. urtean egindako ekitaldien berri izateaz gain datozen ekitaldiei buruzko informazio gehiago eskeintzen da.
Espero dugu gustoko izatea. Laister arte!!!
|
 |
|
 |
 |
|