“Bonberenea Ekintzak” Bonberenea etxean bertan sortutako ekintza eta argitalpen desberdinak bildu eta aurrera eramaten dituen proiektua da.
Bertan, mota askotako ekintzak gauzatzen dira, makrobiotika ikastaroak, kontzertuak, skate txapelketak eta bestelako ekintza ugari.
Bestetik, jendeak eskura ditzakeen diska argitalpenak, etxez etxe banatzen diren urtekariak edota txarangaren kantuen partitura liburua sortu eta argitaratzen dira.
Bonberenea Ekintzak-ek ez du zigilu komertzial zein diskografiko moduan jokatu nahi, autogestioa da gure oinarria beste ekintza guztietan bezala. Proiektu honek euskal kultura bultzatzeko asmo hutsa du ororen gainetik, lagunarteko proiektu bezala eta lagunartean lan egiteko modu bezala.